Barakaldo pone en circulación 1.300 nuevos bonos consumo, canjeables hasta el sábado en cualquier establecimiento adherido

0
PRUEBA

Están disponibles desde hoy en la plataforma bono.barakaldo.eus y podrán canjearse hasta el 31 de diciembre. Para facilitar la utilización de todos los bonos, el Ayuntamiento ha eliminado el límite de consumo por establecimiento, por lo que podrán utilizarse también en los locales que habían agotado su cupo.

Barakaldoko Udalak 1.295 bonu berri aktibatu ditu gaur, bono.barakaldo.eus webgunean eskuragarri daudenak eta abenduaren 31ra arte -larunbata- trukatu ahal izango direnak. Bai sorta berri hori, bai aurretik erositako eta oraindik trukatu gabeko bonuak, atxikitako edozein establezimendutan erabili ahal izango dira; izan ere, lokal bakoitzeko kontsumo-muga kendu da, erabilera errazteko.

Gogoratu behar da kontsumo-bonuak 15 euroko balio nominala duela, eta horietatik 10 erosi duen pertsonak ordaintzen dituela -ordainketa erosketa egiten den unean formalizatzen da, eta ez da zenbatekoa aurreratu behar webgunean erreserba egiten den unean-. Gainerako 5ak Udalak hartzen ditu bere gain, Inguralderen bitartez eta establezimenduen lankidetzari esker.

Pertsona bakoitzak gehienez 8 bonu eros ditzake, eta nominalak izango dira. Era berean, gehienez 8 txartel erabil daitezke erosketa bakarrean; beraz, adibidez, txartelen muga erreserbatu duen pertsona batek 40 euroko deskontua izango du 120 euroko erosketa batean.

Atxikitako lokalak Barakaldo Kontsumo Bonuaren webgunean dagoen mapa interaktibo batean daude, eta erakusleihoetan identifikazio-bereizgarriak dituzte.