Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Arabako Belenisten Elkarteak antolatutako Jaiotzen erakusketa bisitatu du gaur goizean Karmengo elizan, Gasteizen.
Nerea Melgosarekin batera, Artolazabalek Belenisten Elkarteak, Gorosti Taldeak eta hainbat ikastetxek sortutako artelanak biltzen dituen Jaiotzen erakusketa ikusteko abagunea izan du.
Belenista arabarrak ‘Kultura Ondare Immaterialaren Adierazpen Adierazgarria’ izendatu izana ospatzen ari dira Gabon hauetan. Hala, beren jaiotzen argazki edo oroigarri materialen bat duten gasteiztarrek haiek partekatzeko aukera dute Florida parkean zabalik dagoen bulego batean.
Gorosti Taldeak kaioletan ipini ditu bi jaiotza: horietako batek Olarizuko gurutzea irudikatzen du, inguruan mendizaleak eta gurutzearen barruan jaiotza txiki bat dituela. Bigarrenak garapen bidean dauden herrialdeetan bizi diren haurren esklabotza erakusten du. Hiru aingeruk lehen munduan kontsumitzen diren opariak sortzen dituzten baina haiekin gozatuko ez duten haurrak irudikatzen dituzte.
“Sorioneku”, Nafarroan aurkitu berri den milaka urteko euskal erreferentzia, bisitariei harrera egiten die. Euskarazko inskripziorik zaharrena da sarreran dagoen jaiotza hau. Karmengo klaustroan Estibalizko santutegiaren erreprodukzio bat dago, Sinagoga bihurtua. Duela urte batzuk sortutako muntaia bat da, eta orain Estibalizko beneditarren omenez eta oroimenez dago ikusgai.