PRUEBA
Sarritan esan dugu Pasaiakoa proiektu eredugarria dela. Udalaren lidergoa sendoa da eta lan-talde eraginkorra osatu dute. Komunitateko elkarte eta eragileekin elkarlana etengabea da eta horren emaitza dira martxan duten ekimen sorta.
2021-2022 ikasturtea oparoa izan da. Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuan eta honen inguruan antolatu diren ekimenek erabiltzaile ugari izan dituzte.
Pasaia Badia Aktiboa:
- Banakako orientazioa: 88 (48 emakume, 40 gizon).
- Osasun arlotik jasotako deribazioak 134 (honela banatuta: 10 kardiologia, 82 lehen arreta, 10 pediatria, 4 psikiatria, 28 errehabilitazioa).
- Tipi-Tapa: 70 (61 emakume, 9 gizon).
- Pasaia Kirol Badia Kluba (PKB): 30 (16 emakume, 14 gizon).
- MakilFit:35 (33 emakume, 2 gizon).
- HelduFit: 80 (70 emakume, 10 gizon).
- CovidFit: 9 (5 emakume, 4 gizon).
- ParkFit: 14 (12 emakume, 2 gizon).
- Emakume korrikalariak: 19.
- Zerbitzu multidisziplinarra: 10 (4 emakume, 6 gizon).
Ekintza eta zenbaki hauen atzean lan handia dago. Zehaztasun handiagoarekin aztertzeko memoria osoa irakurri daiteke.
2022-2023 ikasturterako ideia eta erronka berriak dituzte, besteak beste, ume eta nerabeekin egiten ari diren ikerketa lan interesgarria. Baina hori hurrengo sarrera baten kontatuko dizuegu.
Zorionak Ibai, Xabi eta Sara!