BDIHk Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune Klusterraren Industria Adimenduneko Programa Exekutiboan parte hartuko du

0
PRUEBA

Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune euskal klusterrak Industria Adimenduneko lehen Programa Exekutiboa abiarazi du. Esperientzia aitzindari bat da, zeinaren bidez Euskal Unibertsitate Sistemak erantzun koordinatu bat ematen baitio etengabeko prestakuntzaren enpresa-eskaerari industria adimenduna bezalako arlo batean.

Programa hau bereziki zuzentzen zaie euskal enpresetako zuzendaritza-karguei (zuzendari nagusiak, kudeatzaileak, etab.), helburutzat hartuz ingurune parte-hartzaile eta multilokalizatu bat sortzea arlo horretan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko. Asmoa da pertsona horiei trebakuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa ematea, behar dituzten ezagutzak, orientazioa eta lanabesak izan ditzaten Industria Adimenduneranzko trantsizioa gidatzeko euren antolakundeetan.

4gune klusterrak bere baitan biltzen ditu Euskal Unibertsitate Sistemako 11 zentroak, SPRI Taldea, Basque Industry 4.0-ko Pilotatze Taldea, Berrikuntzaren Euskal Agentzia (Innobasque), Euskal Enpresen Konfederakuntza (Confebask) eta bere bazkide Adegi, Cebek eta SEA, eta baita ere Automotive Intelligence Center (AIC).

Programa 2023ko otsailetik ekainera bitartean emango da, astean birritan (ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara), ECTS modalitatean: 12 derrigorrezko moduluetakoak eta 4 amaierako proiektukoak. Presentzialki nahiz online egin ahal izango da, eta 20 ikasle onartuko ditu gehienez. Xehetasun gehiagorako sartu industria adimenduneko prestakuntzari buruzko estekara.

UPV/EHUk, IMH Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnun Nafarroako Unibertsitateak elkarlanean eskainiko dute programa hau.

Euskal enpresen eskaerari aurre egiteko metodologia aitzindari bat aplikatuko da, ikuspegi akademikoa eta aditu industrialen ikuspegia uztartuko dituena; kasu praktikoak Basque Digital Innovation Hub-eko guneen eta haietako ikerlarien bidez ezagutaraziko dira, denen gaitasunak jarriz programako parte-hartzaileen zerbitzura.

Posible duzu Industria Adimendunari buruzko prestakuntzan izena ematea hemen.