Osasun Sailak eta Osakidetzak COVID-19aren aurka txertatzearen garrantzia gogorarazi dute

0
PRUEBA

Osasuneko sailburuorde Pepe Quintasek eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendari Victor Bustamantek azaldu dutenez, txertoa da koronabirusari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena.

Interakzio pertsonala handiagoa den egun hauetan, garrantzitsua da gogoraraztea Osakidetzak COVID-19aren aurkako oroitzapen-dosi berri bat jartzeko aukera zabaldu duela.

 

Ildo horretan, arrisku-faktorerik ez duten 60 urtetik beherako pertsonek, betiere kontraindikaziorik ez badute, Covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia edo bigarren oroitzapen-dosia (kasuaren arabera) jasotzeko aukera izango dute.

 

Dosi berri hori jaso ahal izateko interesa dutenek ohiko bideak erabil ditzakete ordua eskatzeko: Osakidetzaren webgunean egin dezakete eskaera, “aurretiko web-zita” atalean, edota beren osasun-zentrora deitu dezakete.

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak berriz ere animatu nahi dituzte euskal herritarrak txertatzera, eta prebentzio-neurriak gogorarazi dituzte: eskuak maiz garbitzea, ahoa eta sudurra estaltzea eztul eta doministiku egitean, espazioak aireztatzea eta maskara erabiltzea. Izan ere, arnas gaixotasunei (gripea eta COVIDa barne) aurrea hartzen laguntzen duten neurriak dira.