Euskal ekonomiak hazkunde biziko gunean itxi du 2022 abenduan hobekuntza apal bat izan ondoren

0
PRUEBA

EAEko ekonomiak bere posizioa “hazkunde biziko” gunean sendotuz itxi du 2022a, 100 puntutik gora mantendu baita abenduan izandako hobekuntza neurritsuaren ondoren (113,1 puntu). Azken hilabete honetako datuak zuzendu egin du azaroan izandako ia zortzi puntuko atzerakada (108,9), aurreko hilabetearekin alderatuta (117,2), gaur Ekonomia eta Ogasun Sailak landutako abenduko termometroan jasotakoaren arabera.

Abenduan izandako hobekuntza apal hori, neurri handi batean, kontsumo pribatuaren, kontsumo publikoaren eta inbertsioaren gorakadaren ondorio da. Esportazioek, berriz, hazkunde-mailari eutsi diote. Sektoreka, industriaren hazkunde-erritmoa pixka bat moteldu da, zerbitzuena hobetu egin da eta eraikuntzarena mantendu egin da. Enpleguak, berriz, hazkunde-erritmoari eusten dio.

Adierazle hori 131,6 punturekin hasi zen 2022an urtarrilean, eta urteko baliorik onena lortu zuen hurrengo hilabetean, 131,9 punturekin. Errusiak otsailaren 24an Ukraina inbaditzearen ondorioak jada nabaritu ziren martxoko termometroan, eta ordutik hasi da munduko ekonomiaren dezelerazioa, euskal ekonomian isla izan duena, pandemiatik irten ondorengo susperraldia zailduz.

2021eko apiriletik, EAEko ekonomia “hazkunde biziko” gunean mantentzen da.

Termometroa hilero lantzen da, euskal ekonomiaren 100 adierazle baino gehiago oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzaren lehen egunetan argitaratzen da.