Euskal enpresek urtarriletik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte inbertsioak egiteko 2022rako laguntza-eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu Industria eta Indartu programetan. SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, kudeatzen ditu laguntza horiek. Tramite hori betez, diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eta programa bakoitzaren deialdia argitaratu aurretik eginiko inbertsioak.
Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.
Programa bakoitzaren deialdiko eskaera formala aurkeztean, agirien artean sartu beharko dira aurre-eskaera eta bere sarrera-erregistroa.
Gauzatu programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.
Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa (Europako araudiaren arabera) duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.
Gauzatu programaren agiria:2022 Impreso PRE GAUZATU eusk
Indartu programaren agiria:2022 IMPRESO PRE INDARTU eusk
Aurre-eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara behar bezala beteta daudenean: d-industria@euskadi.eus | ro-murillas@euskadi.eus | agus-garcia@euskadi.eus
Gauzatu eta Indartu programak SPRIk sustatutako ekimenak dira. Kontsultatu hemen industrian edo enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak.
Informazioa:
Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila. Industria Sailburuordetza. Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia kalea, 1.( 01010 Gasteiz)
Harremanetarako:
d-industria@euskadi.eus | 945 01 82 63
ro-murillas@euskadi.eus | 945 01 99 49
agus-garcia@euskadi.eus | 945 0182014
Spri – Enpresa-Garapenerako Eusko Agentzia.Ekintzailetzako eta Ekonomiaren Garapenerako Saila
c/ Alameda Urquijo, 36 – 4º 48011 Bilbao
Harremanetarako:
icuetara@spri.eus | 944 03 70 40
maguirrezabal@spri.eus | 944 03 70 37