I-Batu-k metalgintza-sektoreari SaaS plataformen bidez saltzeko ziklo osoa eskaintzen du

0
PRUEBA

Koldo Zabala I-Batu metalurgia-sektoreko ordezkaritza-agentziaren sortzailearentzat, pandemiak aukera profesional berri bat ireki zion. Izan ere, bost urtez mundu osoan zehar lan egin zuen metalaren sektoreko tokiko enpresak ordezkatuz haien nazioarteko merkataritza garatzeko. “Ferien eta bidaien artean 100.000 €baino gehiago gasta nitzakeen urtean”, gogoratu du Zabalak.  

Eta pandemian zehar, B2B (Business to business) harremanetara bideratutako SaaS (Softwarea zerbitzu gisa) aurkitu zuen. “Plataforma integragarriak, malguak eta funtzio anitzekoak dira, merkatuaren azterketatik hasi eta saldu osteko zerbitzuraino”, enpresaren sortzaileak adierazi duenez. Eta, sektorean izandako esperientziarekin eta SaaS tresnen prestakuntzan emandako denborarekin, “azokaz azoka ibiltzen nintzenean baino askoz emaitza hobeak lortu zituen. Une horretan, SaaS horiek barnean hartuko zituen nire plataforma sortzea erabaki nuen, metalurgiaren sektoreko edozein enpresarentzat”, Bizkaiko enpresaren arduradunak zehaztu duenez.  

Horrela sortu zen I-Batu, zeinak bere plataforma propioa erabiltzen duen hainbat funtziotarako, hala nola salmenten hedapenerako eta CRM pertsonalizaturako, merkatu-analisirako, datu-baseetarako, posta elektronikoko kanpainarako, LinkedInerako, txostenetarako eta bileren jarraipenerako. Gainera, I-Batu-n integratutako SaaS-ek datuak atera eta adimen artifizialarekin tratatzen dituzte, baita sailkatu eta gorde ere. “Behar bezala ezarrita, denbora errealean analisiaren, datuen bilketaren eta merkataritza-inpaktuaren abiadura esponentzialki handituko dugu, eta, horrela, merkatu-estrategia egokia definitzeko faktore zehatzagoak eman ahal izango ditugu”, zehaztu du.  

Urte hauetan lortutako esperientziarekin, sortzaileak uste du orain arte “kanal digital guztiak marketineko profesionalen eskuetan erori direla”, eta uste du SaaS direlakoen etorrerak ahalbidetu duela “ingeniariok % 100 kanal digitaletan oinarritzen hastea”.  

Euskal enpresak “denbora eta dirua aurrezteko” aukera eskaintzen die bezeroei. Azken SaaS horiek B2Brako behar bezala integratuta, “merkataritza-ekintzen eraginkortasuna monitorizatzen hasiko dira, prestakuntza luzeak eta garestiak minimizatuko dituzte eta ez dira bitartekarien eta agenteen mende egongo, eta azken kontsumitzailearekin harremanetan jarri ahal izango dira modu eraginkorrean”, dio sortzaileak. 

Zerbitzua sail gehiagotara handitzea

Konpainiaren etorkizuneko plana da plataformari beharrezko zerbitzuak gehitzea bezeroak sail gehiagotan laguntza aurki dezan, dena automatizazio eta SaaS bidez. Esate baterako, ‘e-procurement’, erosketak egiteko eta stocka kontrolatzeko plataforma adimenduna; ‘expert network’, sektoreko adituen sarea; laguntza integrala B2B transakzioetan, laguntza teknikoa, legala, arriskuen zenbatespena edo logistika emateko; edo i-HRIS’, sektoreko giza baliabideetarako sistema adimenduna.  

Enpresak metalurgiaren sektorean bakarrik zentratzen du bere jarduera, baina ez du baztertzen pixkanaka beste sektore batzuetan sartzea. Enpresaren helburu nagusia plataforma SAASen eta enpresen arteko zubi nagusi bihurtzea da. “Hori lortzeko, funtsezkoa izango da plataforma etengabe garatzea, gero eta zerbitzu gehiago gehituz bezeroaren behar gehiago asetzeko”, ondorioztatu du Zabalak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.