Nafarroak 67 milioi eurotik gora jasoko ditu 2021-2027 denboraldirako EGEF eta Gizarte Funtsaren programen esparruan

0
PRUEBA

Nafarroak 46,25 milioi euro jasoko ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) esparruan eta 21 milioi Europako Gizarte Funtsean (EGF+), 2021-2027 denboraldirako. Horrela jakinarazi du Europako Batzordeak, eta hilabete honetan onarpen ofizialak bidali dizkio Nafarroako Gobernuari, programak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren bidez kudeatzen baititu.

EGEFren kasuan, programak hautatu diren jarduketen % 40a finantzatzen du, beraz, laguntza hauek 110 milioi euro inguruko inbertsio totala suposatuko dute. Europako Gizarte Funtsen kasuan, kofinantzaketaren tasa halaber % 40koa da, lerroetako baten salbuespenarekin, Gizarte Ekintza Berritzaileak; horien % 95a finantzatzen baita, Nafarroan guztira 51,66 milioi euroko inbertsio bat lortuz.

Trantsizio digitala eta trantsizio berdea

Programa onartuek hurrengo urtetan funtsen esparruan garatuko den gastua definitzen dute. EGEF funtsei dagokienez, gastu hau finkatuko da Batzordeak markatutako inbertsioaren lehentasunetako bitan: Trantsizio digital adimentsua eta Trantsizio berdea. Horien arteko lehenak 30,92 milioi euroko finantzaketa metatuko du, aldiz, trantsizio berderako 13,76 milioi bideratuko dira. Gainerako 1,56 milioiek programa hau kudeatzeko asistentzia teknikoa finantzatzea izango dute xede.

Hain zuzen, Trantsizio digital eta adimentsuaren lehentasunari jarraiki, honako jarduketak finantzatuko dira:

  • I+D+i proiektuak garatzeko enpresetarako laguntzak (16 milioi euro)
  • Berrikuntzaren Sustapena erosketa publiko berritzailearekin (2,28 milioi)
  • Zero isurpeneko ibilgailuak garatzera bideratutako I+D+i proiektuak (5 milioi)
  • Auto-kontsumorako energia berriztagarriak erabiltzeko laguntzak (5 milioi)
  • Nafarroako Osasunbidearen digitalizazio eta modernizazio teknologikoa (2,2 milioi)

Bestalde, trantsizio berdearen arloan honako proiektuak sustatuko dira:

  • Eraginkortasun energetikoa hobetzea eraikin eta azpiegitura publikoetan (5,85 milioi)
  • Etxebizitzako eraginkortasun energetikoa hobetzeko laguntza (1,85 milioi)
  • Auto-kontsumorako energia berriztagarrien ezarpena sustatzeko laguntzak (0,42 milioi)
  • Prestaketa-, babes- eta arreta-jarduketak uholdeen aurrean (4,82 milioi)
  • Espazio degradatuen berreskurapena eta leheneratzea (0,8 milioi)

Enplegurako eta inklusiorako inbertsioa

Europako Gizarte Funtsaren kasuan, Nafarrorako programak honako jarduketak hautatu ditu:

  • Bitartekaritza Zerbitzuaren Garapena (1,06 milioi)
  • Gazte Bermean inskribatutako pertsona gazteen lan-orientabidea (0,88 milioi)
  • Prestakuntza konpetentzia digitaletan (1,73 milioi)
  • Gizarte Enplegu Babestua (4,92 milioi)
  • Familia-babesik gabeko Nafarroako gazteentzako arreta integrala (1,88 milioi)
  • Foru lurraldean laguntza ez duten gazte ereduen ezagutzan aurrerapenak egitea (90.000 euro)
  • Integrazio neurriak pertsona migratzaileentzat (2,15 milioi)
  • Adingabeen egoitza-harrera leheneratzeko eta familia-harrera bultzatzeko neurriak (8,48 milioi)

Programa hauek 2014-2020 Nafarroarako programa eragileak ordezten dituzte zeinen esparruan gaur egun exekutatzeko bidean dauden REACT UE funtsak barne hartu ziren.