Sektore guztietako Nafarroako 3.260 enpresak aurkeztu zuten eskaera gainkostu energetikoaren laguntza jasotzeko eta, horrela, 2022ko otsailaren 1etik irailaren 30era bitartean fakturatutako horniduren kostuaren igoera finantzatzeko, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Eskaera kopuru horretatik 3.086 baliozkoak dira: 2.664 (%86,3) onartu ziren eta 422 (%13,7) ukatu. Gainerako 174 eskaerak baliogabetu egin ziren eskabide-izapidean.
Nabarmentzekoa da 7 enpresek edo enpresa-taldeek 500.000€-ko oinarri arautzaileetan aurreikusitako laguntza maximoa eskuratu dutela, hainbanaketa baten eraginpean jarri ondoren. Azken emaitza aurkeztutako gainkostuaren % 7,6ko laguntza bat izan da.
Laguntzen banaketa jarduera sektoreen arabera
Enpresa eskatzaileen artean, nabarmentzekoa da eskarien kopuru handiena Ostalaritzari, % 29arekin, gero Manufaktura Industriari % 28arekin eta, hirugarrenez, Merkataritzari % 19arekin, dagokiela.
Horrez gainera, laguntzen banaketari dagokionez, Manufaktura Industria nagusitu omen da laguntzen % 82a jasotzean, izan ere, gainkostu energetikorik handiena jasan duen sektorea da. Haren jarraian datoz Merkataritzaren sektorea, % 4a jaso izan duena eta Ostalaritza, deialdiaren hornidura ekonomikoaren % 3a jaso duena.
Manufaktura Industriaren epigrafeari jarraiki barne hartutako enpresen baitan, elikagai eta edari Industriaren azpi-sektoreari diru-laguntzaren % 27a esleitu zitzaion, Paperaren Industriari % 17a eta metalezkoak ez ziren beste produktu mineralen fabrikaziori berriz, % 14a.
Laguntza kalkulatzeko, eskatzailearen izenean kontratatutako horniketa guztien fakturak kontuan hartu dira, betiere Nafarroako saltoki iraunkorretakoak baziren. Jasan izandako gainkostuak gutxienez 2.000 eurokoa behar zuen eta eskatzaileak, ekoitzitako energia elektrikoa ko-sortzeko gas naturala edo jatorri fotovoltaikoa edo eolikoa duena erabiliz saldu izan badu, saldutako energia elektrikoaren zenbateko horiek gastu energetikoaren balioei kenduko zaizkie. Enpresa-jarduera hori egoitza-helbide batean egiten denean, fakturak diruz lagundu ahal izango dira betiere kontsumoak etxebizitzako kontadore independenteekin bereizi direnean. Azkenik, etxeko kontsumo energetikoak ez dira sartzen diru-laguntzetan.
Laguntza hauek beharrezkoak ziren eta enpresa-ehunarekin partekatutako elkarrizketei esker planteatu dira, jarduera ekonomikoaren sektore guztietan Ukraina eta Errusiaren arteko gerrak izan duen inpaktua ikusi ondoren” arbuiatu du Irujok.
“Joan den azaroan laguntza hauen aurkezpenean aurreratu genuen bezala, deialdi honen helburua zen laguntzak enpresetara ahalik eta azkarren iristea. Ildo horretatik, joan den abenduaren 30ean Enpresa Politika, Nazioartekotze eta Laneko zuzendaritza nagusiaren emakida nahiz abonurako 984/2022. Ebazpena onartu da eta diru-laguntza aste honetan ordaindu zaizkie enpresei.