Lehendakariaren adierazpenak De Miguel auziaren epaiari buruz

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu lehendakaria komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean Donostian FABRIKA, Enpresen Kultur Eraldaketarako Errendimendu Handiko Zentroa, inauguratu ondoren.

Lehendakariak, De Miguel auziari buruz Auzitegi Gorenak emandako epaia aipatuz, aitortu du kontzientzia lasai duela zintzotasunez jokatu duelako, haztapena eta irmotasuna uztartuz, kautelazko erabaki delikatuak hartuz, errugabetasun-presuntzioa errespetatuz, prozedura judizialen ondoriozko erabakien zain. “Epaia oroigarria da niretzat, EAJ-PNVko milaka militanterentzat, afiliatuentzat eta jarraitzaileentzat bezala, baita kargu instituzionalentzat ere, zinegotziengandik Lehendakariarengana, horixe baita eta hala izaten jarraitu behar baitu politikan aritzeak: guztion onerako zerbitzuak. Euskadi, guztion onerako”, nabarmendu du.

Urkulluk adierazi du atsekabea sentitzen duela zigortutako pertsonak EAJko kide izateagatik, eta tristura zigortutako pertsonen senide eta hurbilekoengatik. Era berean, harrotasuna agertu da Xabier Agirre Arabako Ahaldun Nagusi ohiagatik eta EAJ-PNVrengatik, EAJ-PNVren izen organiko ona zikintzeko arriskuaren aurrean erreakzionatzen jakin zutelako eta kasu horien kudeaketan eredu izan zirelako. “Pozik nago, bere garaian eta orain, behin betiko, argi geratu delako EAJ-PNVk ez zuela zerikusirik izan”, gaineratu du.

Azkenik, Lehendakariak azpimarratu du pozik dagoela Ertzaintzaren, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoen eta Gobernantza Publikoko Sailaren jarduerarekin, auzian agertzeagatik.