Osakidetzaren 2018-19ko LEP hautaketa-proben azken fasean sartuko da, 2023ko urtarrileko azken hiru asteburuetan. Aldi horretan izango dira Osakidetzaren 2018-19ko lan-eskaintza publikoaren azterketak amaitutzat emateko geratzen diren 20 lanbide-kategorietako azterketak.
Asteburu honetan, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUko Elurreta Ikasgelategian izango dira 11 lanbide-kategoriatako azterketak. Proba guztiak urtarrilaren 14ko, larunbateko, eta 15eko, igandeko, goizetan izango dira, Informatikako teknikariaren kategoriakoak izan ezik, larunbat arratsaldeko 17:30ean hasiko baitira.
Deitutako pertsona kopurua kontuan hartuta, honako lanbide-kategoria hauek nabarmentzen dira: informatikako teknikaria, goi-tituluduna – letradua eta goi-mailako teknikari juridikoa eta goi-tituluduna – goi-teknikari ekonomikoa; 667, 626 eta 531 izangai dituzte, hurrenez hurren.
Deitutako plaza kopuruari dagokionez, honako hauek dira ugarienak: erradiodiagnostikoko teknikaria –32 plaza eskaini dira– eta obstetrizia eta ginekologiako mediku fakultatibo espezializatua eta goi-ingeniaria –18 eta 12 plaza deitu ditu, kategoria bakoitzean–.
Larunbatean eta igandean, guztira, 2.897 pertsonari egin zaie dei eskaintzen diren 99 plazetarako; plaza horiek 11 lanbide-kategoriatan banatuta daude.
Gaur, larunbatean, eta, bihar, igandean, egingo diren azterketen ondoren, hurrengo bi asteburuetakoak baino ez dira geratuko, amaitutzat emateko Osakidetzaren 2018-2019ko lan-eskaintza publikoaren hautaketa-probak. LEP horrek, guztira, 3.535 plaza eskaini ditu, eta bi fasetan egon da banatuta; haietako hautaketa-probak 2022an eta 2023ko urtarrilean egin dira, eta, guztira, 116.793 izangai batu dituzte.
2018-19 LEP. AZTERKETAK 2023KO URTARRILAREN 14AN ETA 15EAN. UPV/EHU-KO ELURRETA IKASGELATEGIA (VITORIA-GASTEIZ)
Data, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak
Data
|
Ordua
|
Kategoria
|
Deitutako
plazak
|
Deitutako pertsonak
|
2023/01/14
|
9:30
|
ZAINKETA ARINGARRIEN MEDIKU FE
|
2
|
73
|
2023/01/14
|
9:30
|
OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO MEDIKU FE
|
18
|
151
|
2023/01/14
|
9:30
|
IMMUNOLOGIAKO FEMT
|
2
|
34
|
2023/01/14
|
9:30
|
INGENIARI TEKNIKOA
|
5
|
361
|
2023/01/14
|
9:30
|
GOI-TITULUDUNA –LETRADUA ETA GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA
|
7
|
626
|
2023/01/14
|
17:30
|
INFORMATIKAKO TEKNIKARIA
|
3
|
663
|
2023/01/15
|
9:30
|
ONKOLOGIA MEDIKOKO MEDIKU FE
|
8
|
66
|
2023/01/15
|
9:30
|
ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE
|
32
|
121
|
2023/01/15
|
9:30
|
KSU-KO MEDIKU FE
|
2
|
41
|
2023/01/15
|
9:30
|
GOI-INGENIARIA
|
12
|
230
|
2023/01/15
|
9:30
|
GOI-TITULUDUNA – EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
|
8
|
531
|
GUZTIRA 11
|
99
|
2.897
|
2018/19ko LEPeko bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egunari, orduari eta lekuari buruzko informazio xehatua dokumentu honetan.