Arantxa Tapia: «Negoziatzeko borondatea badago, Trantsizio Energetikoaren eta Klima-aldaketaren Legeari buruzko akordioa lor daiteke»

0
PRUEBA

Arantxa Tapia sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratian. Hauek izan dira bere adierazpen nabarmenenak:

“Oraindik ez da hasi Trantsizio Energetikoaren eta Klima-aldaketaren Legearen proposamenari buruzko negoziazioa. Elkarrizketak besterik ez dira izan. Proposamenetan sakondu egin behar da. Nire ustez, borondatea badago, akordiorako tartea egongo da”.

“Izan ditugun tenperatura beroek eta egindako politikek, biek, eragina izan dute energiaren prezioan. Tenperaturak ez dira ohikoak izan Europa osoan, eta, horregatik, gure enpresek gutxiago eskatu dute. Aldi berean, politikak jarri ziren martxan eta horrek lagundu du. Oraindik eskaera igo daiteke, eta horrek prezioa igotzea ekartzen du Prezioak finkatzeko orduan beste politika batzuk ezarri behar direla esan dugu, eta Estatuak baiezkoa eman dio horri, Europak ez zuen ikusten arren, baina prezioak finkatzeko modu diferente horrek iraunkorra beharko luke izan. Halaber, berriztagarriak jartzeko baimenak azkartu egin behar dira”.

“Gustatuko litzaiguke Planak identifikatzen dituen puntuetan errotak ikustea. Tokiz toki aztertu behar den proposamena da, baina, berme guztiak ondo beteta, instalazio horiek ipini behar dira, orain dugun menpekotasuna gutxitu nahi bada”.

“Europako funtsak ez dira iristen ari. Zailtasunak daude. Gai publikoak martxan jartzen ari dira, baina falta da ETEentzako laguntza iristea.  Kudeatzeko zailtasunak daude. Ehun produktiboko enpresa txiki eta ertainentzat diru kopuru horiek ez dira iristen. Inbertsio batzuk atzeratu egin dira horren ondorioz. Gure aldetik, otsailean aurkeztuko dugu ETEentzako dirulaguntzen plana”.