Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen gaiak

0
PRUEBA

Villa Salia

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Jaialai kaleko 17.ean dagoen Villa Salia eraikina birgaitzeko jasotako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza hau 1.394.922 eurokoa da eta Next Generation Funtsetatik dator.
Aipatutako birgaitzearen xedea da zaurgarritasun edo/eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeak dituzten familiei kasu egiteko zentro espezializatu bat eratzea eta etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat sortzea.
Birgaitzea proposatzen den eraikina 1944 urtekoa da. 2021eko abenduaren 13an hasi ziren proiektuak dakartzan obrak egiten, eta obrak 2023ko uztailaren 13rako bukatzea da asmoa.

Santa Katalina zubia

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Estatuko Administrazio Orokorreko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari Santa Katalina Zubiaren itsas-lehorreko jabari publikoko 3.310 metro koadro okupatzeko administrazio-emakida eskatzea.
Eskatutako emakida-espediente hau edateko ura banatzeko sare nagusia berritzeko jarduketei lotuta dag. Izan ere, Erdialdean, Askatasunaren hiribidea-Mirakruz kalea tartean, Santa Katalina zubitik Urumearen itsasadarraren gainetik doan zatia berritu nahi da.

Zuhaixkak eta landare bizikorrak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Zuhaixka eta landare bizikorren hornidura xede duen kontratazio espedientea.
Lizitazio aurrekontua 55.000 eurokoa da, eta gauzatze-epea kontratua sinatzen denetik urte betekoa, beste urte betez luzagarria.

Zarautz 149 lurzatia uztea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Utxeta Promozioak SL-k, 125,78 metro koadroko lurzatia uztea, Zarautz kaleko 149an. Bertan, familia batentzako moduko 2 etxebizitza egingo dira.