Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio Labrazako Parke Eolikoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso duela eta Azazetako proiektuari dagokiona berehala egongo dela.
Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak 8 aerosorgailu izango ditu eta 40MW energia sortzeko ahalmena izango du. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. Bi erkidego ezberdinei, Euskadiri eta Nafarroari, eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du.
Azazetako Parke Eolikoak ere 8 aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegría-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea.
Eusko Jaurlaritza Azazetako instalazioari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena amaitzen ari da une honetan. Tramitazioa osatu egingo da Foru Aldundiak Plan Berezia onartzen duenean. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak kautelazko neurriak propostzen ditu, baita beste neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaile batzuk ere, eta horiek kontuan hartu beharko dira egikaritze-proiektua idazterakoan.
Bi kasuetan, proiektua baimendu aurreko ingurumen-ebaluazioaren prozedurak barne hartu ditu araudian ezarritako jendaurreko informazioko eta kontsultako nahitaezko izapideak, bai eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako hainbat kontsulta ere.
Une honetan, Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 10 sortzen du, eta 2030erako % 15 sortzea da helburua, iturri berriztagarriak erabiliz.
Energia Berriztagarrien LPS
Era berean, Arantxa Tapiak azaldu duenez, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS) Euskadiko lurraldea antolatzeko tresna bat da, eta ingurumena edo kultura bezalako balio babesgarriak hartzen ditu kontuan.
EAEk, une honetan, energia berriztagarrien sorkuntzaren ehuneko txikia du, guztizko energia-kontsumoaren aldean; beraz, hirigintza-eremuan energia berriztagarrien ezarpena arinduko duten estrategiak garatzera behartuta gaude, hori baita energia berriztagarrien ohiko oztopoetako bat.
LPak, funtsean, lurzoru urbanizaezinean iturri berriztagarrietatik energia elektrikoa sortzeko instalazioak ezartzea zehazten du, erabilera eta banaketa arautu gabe. Ingurumen-baldintzatzaileak eta -betekizunak beren araudi zorrotzean ezarritakoak edonola ere kasu guztietan.
Hori guztia kontuan hartuta, LPSak instalazio eoliko eta fotovoltaiko handietarako egokiak diren lurralde- eta hirigintza-ezarpena errazten duten eremuak hautatzen ditu, eta horrek nabarmen arintzen ditu izapideak. Hautatutako eremu horiek Euskadiren potentzial berriztagarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko premisaren pean definitzen dira, Euskadiren natura-, paisaia- eta kultura-ondarea zaintzearekin bateragarria izanik.
Horrek ez du esan nahi adierazitako eremu horiek guztiak okupatuko direnik; izan ere, alde batetik, ekimen pribatuaren mende dago sare elektrikorako sarbidea eta konexioa, eta ez da ahaztu behar beti bermatu eta bete behar direla ingurumeneko, arkeologiako, lurzoruaren erabilerako eta abarreko gainerako administrazio-eskakizunak. Era berean, eremu horiek hautatzeak ez du esan nahi, a priori, eremu horietatik kanpo instalazio handiak ezar daitezkeenik. Kasu horretan, zuzeneko ezarpenik ez dutenez, gainera, hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko legerian aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira.
LPS behin betiko onartzeko faseak
LPS hasierako bertsioa egitea | LPS HASIERAKO bertsioa egitea |
LPSaren eta ingurumen-azterlan estrategikoaren HASIERAKO onarpena | Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen hasierako txostena |
Hasierako bertsioa onartzeko aldaketak | |
LPSaren eta Ingurumen-Azterlan Estrategikoaren BEHIN BEHINEKO onarpena | Eragindako administrazio publikoei eta interesdunei entzutea/kontsulta egitea |
Jendaurreko informazioa | |
Hirugarrenez herritarren parte-hartzea | |
Kontsulten analisia eta erantzunak eta informazio publikoa | |
LPSaren eta IAEren BEHIN-BEHINEKO bertsioak onesteko prestatzea | |
Energia Berriztagarrien LPSaren BEHIN BETIKO betiko bertsioa egitea | Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egitea eta EHAAn argitaratzea |
Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen txostena, behin-behineko onarpenari buruzkoa | |
BEHIN BETIKO bertsioa egitea | |
Euskadiko Lurralde Plan Sektorialaren eta Berriztagarrien BEHIN BETIKO onarpena | Araua izapidetzeko nahitaezko txostenak
(Ingurumen Aholku Batzordea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Generoa, Hizkuntzaren normalizazioa, Aholku Batzorde Juridikoa, Jasangarritasun energetikoa) |
Lurralde Plangintza Sailaren nahitaezko txostena | |
Gobernu Kontseilura bidaltzea | |
EHAAn eta ALHAOn eta 2 egunkaritan argitaratzea |
Izapidetzen ari diren proiektu berriztagarriak
IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE EOLIKO HANDIAK
LOCALIZACIÓN | PROMOTOR | TRAMITACIÓN | Potencia MW |
PE “LABRAZA” | Aixeindar | Ingurugiro-inpaktuare Adierazpena | 40 |
PE “AZAZETA”
(Alegria-Dulantzi , Iruraiz Gauna, SanMillán /Donemiliaga , Arraia-Maeztu, Bernedo) |
Aixeindar | Ingurumen-ebaluazioaren azterketa teknikoa. Kontsulten 2. fasea | 40 |
PEMarino“GEROA”(offshoreArmintza) | Itsas Wind S.L. | Ministerioak tramitatuko du | 45 |
PE “CANTOBLANCO”
(Añana, Ribera Alta) |
Euskal Haizie | Dokumentazio teknikoa aurkeztuta. | 49 |
PE “ARTZENTALES-SOPUERTA”
(Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz) |
Euskal Haizie | Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Proiektuaren eta Ingurumen-Inpaktuaren txostenaren zain | 50 |
PE “LAS LLANAS”
(Gordexola, Zalla, Gueñes) |
Euskal Haizie, S.L. | Konkurrentzia erresoluzioa datozen egunotan publikatuko da. | 36,6 |
PE “LARRAGORRI” (ver “Jesuri”)
(Orozko, Laudio) |
Grupo Capital Energy | Konkurrentzia erresoluzioa eginda. | 22,5 |
PE PIASPE
(Azpeitia-Errezil-Zestoa) |
Desarrollo Renovables Iberia PI SLU | Konkurrentzia erresoluzioaren zain | 33 |
PE “TREKUTZ”
(Urretxu, Antzuola) |
Grupo Cildal Energy | Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko | 12 |
PE “BURUZAI”
(Azkoitia, Zumarraga, Urretxu) |
GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 65, S.L. | Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko | 18 |
PE “EZKELZU”
(Zizurkil, Usurbil, Donostia) |
GREEN CAPITAL DEVELOPMENT XLIV, S.L. | Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko | 18 |
PE “KARAKATE”
(Soraluze, Elgoibar) |
GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 135, S.L. | Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko | 9,6 |
PE “KASTILLO”
(Legutio) |
Grupo Capital Energy | Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 18rarte | 22,5 |
hPE “MIRITXA” (Arratzu-Ubarrundia, Elburgo, Barrundia, Leintz-Gatzaga) | Grupo Capital Energy | Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 26rarte | 27 |
PE LA MINORIA | ALEIXENDAR | Konkurrentzia fasean | 40 |
IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE FOTOVOLTAIKO HANDIAK
FV “VITORIA-SOLAR 1”
(Gasteiz, Arrazua-Ubarrundia) |
Indarberri | Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean | 50 |
FV “VITORIA-SOLAR 2”
(Gasteiz, Elburgo, Barrundia) |
Indarberri | Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean | 50 |
FV LAMINORIA | ALEXEINDAR | Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean | 40 |