Trivimak showroom birtualak sortu ditu industria-sektoreko euskal enpresek nazioarteko azoketan erabiltzeko

0
PRUEBA

Trivima Gipuzkoako enpresa bat da, Errealitate Birtualari, Errealitate Areagotuari edo beste soluzio batzuei aplikatutako arkitektura birtualeko zerbitzuak eskaintzen dituena. 2022ko nazioarteko hainbat azokatan egon zen, industria-sektoreko euskal konpainiekin batera. Enpresak hiru showroom diseinatu eta sortu zituen iaz: Habic-eko Basque Living gunerako Madrilen (Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra), Valentziako Hàbitat azokarako eta Orgatec ekitaldirako Colonian.  

Basque Living gunearen showroom birtuala 2022ko otsailean aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako KSItek programaren laguntzarekin egin zen, eta bertan “ParklexProdema, Sellex, Arregui, Equilan, Novadecor Group, Q+D eta Sokoa enpresak izan ziren”, Joseba Salbide Mutiloak, Trivimaren bazkide sortzaileak, adierazi duenez. Bestalde, iazko urrian Orgatec Colonian egin zen azokan, enpresako arduradunak gogorarazi duenez, “Arregui, Biplax, BPM Lighting, Euro Seating International eta Sitab produktuak enpresak egon ziren.  

Gainera, irailean “showroom esklusibo bat ere egin genuen, Sellex Valentziako Hábitat azokarako”, adierazi du. Gune birtualetan produktuak dituzten enpresa hauek Habic euskal klusterraren kide dira. 

Enpresak garatzen dituen showroometan, Errealitate Birtualeko betaurreko batzuen bidez, “neurrira sortutako espazioen murgiltze esperientzia bat izan daiteke, marka erakusketarien objektuekin elkarreragin daiteke eta, are gehiago, akaberak aldatu eta kalitate eta xehetasun handiz ikus daitezke”, konpainiaren ordezkariak zehaztu duenez.  

Inbertsioa berrikuntza-arloan

Euskal enpresak bere baliabideen % 15 inguru bideratzen du berrikuntzara eta garapenera. “Soluzio global berritzaileenak bilatzen ditugu, ikertu eta garapen prozesuak egiten ditugu azken belaunaldiko tresnak eskaintzeko, betiere xehetasunetan arreta jarriz: kalitate handia akaberetan, interfaze intuitiboa, kalitate-ereduak…”, Salbide Mutiloak adierazten duenez.  

Trivimak neurrira egindako zerbitzuak eskaintzen ditu, bezeroak komunikazio-tresnetan eguneratuta  egoteko, tresna berrien berri emateko eta ideia berriak garatzeko. Euskal enpresak sektore askotarako egiten du lan, hala nola industriarako, higiezinen-sektorerako, gastronomiarako edo kulturarako. Gaur egun merkatu nazionalean eta Estatu Batuetan jarduten du. “Datozen urteetan nazioarteko beste merkatu batzuetan hazten jarraitzea gustatuko litzaiguke”, ziurtatu du bazkide sortzaileak.  

Konpainiaren egungo plantilla bost pertsonak osatzen dute, eta “bi urtean izan dugun azkartasunaren eta eskaintzen ditugun zerbitzuen gero eta eskari handiagoaren ondorioz,  taldean beste norbait sartzea epe labur-ertainean gure nahia da”, ziurtatu du.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.