Eyherrek bere etorkizuneko erronkak markatzen hasi du urtea SPRI taldearekin batera

0
PRUEBA

Duela 50 urte, paper-industriari lotutako ingeniari baten kezkak kargen manipulazioaren sektorean katalogoko produktuekin estali ezin zitezkeen beharrak identifikatu zituen. Horrela, Eyher ingeniaritzadun galdaragintza-tailer gisa jaio zen. Bost hamarkadaren ondoren, edozein industria-prozesutan kargak manipulatzeko eta altuerako lanetarako neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen berezko fabrikazioa duen ingeniaritza empresan bihurtu da arabarra.   

Duela gutxi, Gipuzkoako enpresak beste urrats bat eman du I+G eta 4.0 Industriaren aldeko apustuan. Izan ere, SPRI Taldearen ‘Enpresetara Bisitak’ proiektu pilotuan parte hartu du. Izenak dioen moduan, Taldeko arlo operatiboetako teknikariek enpresetara egiten duten bista-programa bat da. “Eskertzekoa da enpresetara bertara etortzeko ahalegina, enpresa, instalazioak, jarduera eta problematika bertatik bertara ezagutzeko, zeinak gure kasuan Euskadiko enpresa txiki eta ertain gehienek dituztenak diren. Euskal enpresen etorkizunaren zati garrantzitsua izateko benetako interesa adierazten du horrek”, nabarmendu du Cesar Trocaola Eyher enpresako zuzendari komertzialak. 

Trocaolak kontatzen duenez, “bisita horri esker, epe laburrean aurre egin beharreko arazo edo erronka batzuk identifikatu ahal izan genituen, hala nola nazioartekotzea, merkatuan profil tekniko jakin batzuk ez izatea, gama eta zerbitzuetan berritzeko beharra, produktibitate-maila handiagoak eskatzea gero eta globalagoak diren eta bezeroek gutxiagogatik gehiago eskatzen duten merkatuetan, eta abar. Euskal ETE gehienen erronka komunak dira, eta horiek osatzen dute gure industria-sarearen zatirik handiena”. Saioak, gainera, Eyher-entzat interesgarrienak diren SPRI taldeko programa batzuetan sakontzeko balio izan zuen, bai eta programa horiek ETEen beharretara egokitzea indartzeko ere. 

2023, hobekuntza eta nazioartekotzearen urtea  

Eyherrek mota guztietako sektoreetan egiten du lan, aeronautikan, trenbidean, eolikoan, automobilgintzan edo metal mekanikoan, besteak beste, eta horiei guztiei irtenbide pertsonalizatuak ematen dizkiete, beren beharren arabera. Adibidez, zuzendari komertzialak azaldu duenez, “aeronautikaren sektorean hegazkinen zatiak fabrikatzeko altuerako lan-estazioen diseinuan zentratu gara. Berariazko lanak modu seguruan egitea ahalbidetzen duten plataforma jasotzaileak dira. Trenbidearen sektorean, trenen elementu astunen (bogien, adibidez) manipulazioari erantzuten diogu, fabrikazioan edo mantentze-lanetan. Horretarako, mahai jasotzaileak hornitzen ditugu zati astunak aldatzeko edo orga motordunak tailerren barruan mugitzeko”. Sektore horietan guztietan soluzio-sorta hori hobetzea da enpresaren 2023ko helburuetako bat. Horrela, “gure enpresa egonkortu nahi dugu, gaur egungo negozio-zifra % 50 handitzeko”, azpimarratu du Trocaolak.  

Enpresaren ‘core’-a merkatu nazionala bada ere, urte hauetan Eyher nazioarteko presentzia handitzen joan da. Izan ere, bere proiekturik esanguratsuenetako bat Airbus hegazkin-fabrikatzailearentzat egin du. Fly10K proiektua da, Beluga hegazkin logistikoaren hegaldi-orduak gehitzea helburu zuena. “Horretarako, Airbuseko taldeak hegazkinaren lurreko denbora murriztu behar zuen, karga bizkortuz. Eyherrek 400 m2-ko plataforma bat eman zion zuzenean Airbusi. Plataforma hori kargatu beharreko zatiak prozesatzen ziren pabiloi batean instalatu zen. Belugak pabiloi horretan sartzen zuen muturra, eta bidali beharreko zatiak prest zeuden”, Trocaolak zehaztu duenez. “Espero dugu hurrengo urteetan ere horrelako proiektuei heltzea”.  

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.