Elmek bere bezeroen digitalizazio prozesuetan laguntzen du, ‘industria adimenduna’ bultzatzeko xedearekin

0

Gipuzkoako industrian kalitatezko zerbitzu elektromekaniko integrala eskaintzeko helburuarekin, 2017an sortu zen Elmek, sektore elektrikoan esperientzia handia duen profesional-talde batekin. Euskal enpresak, instalazioetan espezializatuta (Goi eta Behe Tentsioan, koadro elektrikoen fabrikazioan, prozesu elektrikoen automatizazioan…) eta mantentze industrialetan espezializatuta, bere ingeniaritza propioarekin “erabateko kalitatezko prozesua behar duten proiektuetan jarduten du”, Andoni Arrazola Lizaur Elmek enpresako zuzendari nagusiak adierazi duenez.  

Andoainen dagoen enpresa, gainera, aliantzak garatzen ari da eta maiatzean Ulinox Taldean sartuko da. “Ulinox Taldea Gipuzkoan industria mekanikoaren sektorerako sortzen ari den enpresa-elkartea da, eta Ulinox enpresa tolosarra du buru. Taldearen barruan eremu elektrikoa gidatzeko eta sinergiak sortzeko hautatuak izan gara”, azaldu du. 

 Digitalizazioak eragin du egungo industria-iraultza, “industria-enpresak industria adimendunak izateko eta lehiakorragoak izateko”, Arrazolak aitortu duenez. Horiek ezartzeak eskarira etengabe egokitzeko gaitasuna ematen die; bezeroei zerbitzu pertsonalizatuagoak eskaintzeko aukera; produktuak denbora laburragoan diseinatu, ekoitzi eta saldu ahal izatea; produktu fisikoei zerbitzuak gehitzea; produkzio-serie laburragoak eta errentagarriagoak sortzea; eta bezeroentzako informazioa hainbat kanaletatik baliatzea, informazioa aztertzeko eta erabakiak denbora errealean hartzeko gai izateko.  

Horrela, digitalizazioak dakarren aukera zabalaren barruan, Elmek Gauzen Interneteko plataforman (loT) aplikatzeko software-tresnak aholkatu eta integratzen ditu. Helburu nagusia “prozesuen jarraipenarekin, automatizazioarekin eta optimizazioarekin lotutako arazoari soluzioa ematea da, arlo horietan enpresek arazo handiagoa izaten baitute”, zuzendari nagusiak azpimarratu duenez. Gainera, adierazi duenez, “datuek konpainientzako informazio gisa duten balioa erabakiak hartzeko eta mantentze-planak bezalako jarduerak programatzeko duten baliagarritasunean islatzen da”.   

Sektore guztietarako zerbitzuak

Enpresak urtean 6,5 milioi euroko fakturazioa du, eta ia Gipuzkoan bakarrik jarduten du. “Baina bezeroek hala eskatzen badute, behar duten tokian lagunduko diegu muntaia-zerbitzuekin, bai nazioan, bai nazioartean”, zuzendari nagusiak azpimarratu duenez. Eta sektore guztietako bezeroak ditu: Iberdrola, CAF, Irizar, Papresa, Loire-Gestamp, Fagor Ederlan, Angulas Aguinaga, Calcinor Taldea, Gureak Taldea, Ulma Handling, Ekonek, Smarktec, Ibarmia, Matz Erreka eta Goizper, besteak beste.  

Elmek enpresaren egungo plantilla 42 pertsonak osatzen dute. “Gure helburua haztea da, Ulinox Taldearekin bat egiteko urratsa eman dugunetik. Eta fakturazioa bikoiztu ahal izateko, gure plantilla bikoiztu beharko dugu datozen 3 urteetan”, adierazi du Arrazolak.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.