Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak Erronkak argitalpen-bilduma aurkeztu du

0

Gaur ospatuko da Arabako Teknologia Parkean Agenda 2030 Euskadi Foroaren lehen Topaketa. Urtero egingo den ekitaldi honen helburua GJHen erronkak eguneratzeko bateratze-lana egitea da. Esparru horretan, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak Erronkak argitalpen-bilduma aurkeztu du.

Mariano Aguirrek, Kolonbiako bake prozesuan NBEko aholkulari ohiak, nazioarteko erakunde ospetsuetako analista eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko Aholku Batzordeko kideak, idatzitako bilduma da publikazio sorta horren lehen alea. Lehen edizio honetan, egileak aztertu ditu Antonio Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiak 2021eko irailean aurkeztutako Gure Agenda Komuna txostenaren gaurkotasuna eta potentzialtasuna.

Guterresen txostenak aurrez aurre ditugun erronka politiko, ekonomiko, ingurumeneko eta sozial handien laburpena eskaintzen du. Multilateralismoari, globalizazioari, gazteen kokapenari edo etorkizunari buruzko gogoeta egiten du, Kontratu Sozialaren kontzeptua berritzearen testuinguruan. Erronkak elkartearen asmoen adierazpen gisa, txosten hau oso abiapuntu ona da.

Erronkak argitalpenak

Bilduma honen helburua da 2030 Agendak planteatzen dituen erronka handiak ulertzeko eta horiei aurre egiteko argudioak ematea. Azken batean, egungo bidegurutzearen erdian hausnarketa eta deliberamendua partekatzea. Erronkak programaren eginkizun hori argitalpen bakoitza bereiziko duten irizpideen arabera garatuko da.

Lehenik eta behin, zenbaki bakoitzaren gaiak Garapen Iraunkorreko Helburuei lotutako erronka handienetako bati helduko dio. Tratamenduak bi irizpide bete beharko ditu: bere esanahia eta garrantzia ulertzen laguntzea eta gonbidatzen dituen eraldaketa praktikoak ulertzen laguntzea.

Idazkien estiloak modu pedagogikoan heldu beharko die, konplexuak izan daitezkeen arren, gizarte osoarentzat duten garrantziagatik ulertu behar diren gaiei. Ildo beretik, dokumentuen luzerak, lehen zenbaki honek bezala, ez ditu 20 orrialde gaindituko.

Bilduma bereziki pentsatuta dago zinegotzien, alkateen, erakunde guztietako kargu publikoen, administrazioetako teknikarien, irakasleen edo gizarte-erakundeetako eta enpresetako kideen jarduerarako baliagarria izateko. Azken finean, 2030 Agendaren markoaren inguruko guztia gehiago eta hobeto ezagutzeko interesa duen edozein pertsona edo erakunderi zerbitzatu nahi dio.

Erronkak bildumak, halaber, gaiak azaltzeko irizpide zehatz bat planteatuko die argitalpen bakoitzeko egileei. Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz esan du GJHekiko konpromisoa gauza zehatzen metodologiaren bidez gauzatu behar dela. Abstrakzio gutxiago eta gauzatze gehiago, gaur egun 2030 Agendak planteatzen duen urgentzia ondo laburbiltzen duen formulazioa izan liteke.

Esparru horretan eta irizpide multzo horrekin abiatu da Erronkak. 2023rako aurreikuspena lehenengo lau zenbakiak argitaratzea da. Horrez gain, hurrengo hirurek giza garapen jasangarri eta solidarioarekin batera doazen hiru erronka nagusiren gakoak jorratuko dituzte: eraldaketa soziala, energetiko-klimatikoa eta ekonomiko-digitala.

Mariano Aguirre: “NBEko idazkari nagusiak premiaz jarduteko beharra azpimarratu du bere txostenean

Gaur aurkeztutako argitalpenak «Gure Agenda Komuna eta kontratu soziala berritzea. 2030 Agenda eta multilateralismo eraginkorra eta tokikoa» du izenburu. Edukiari dagokionez, Mariano Aguirrek nabarmendu du txostenak bi ikuspegitatik heltzen diola NBEren dokumentuari. «Bata, konplexutasunaren teoria, zientzia gogorren eremutik badator ere, gero eta gehiago erabiltzen da analisi ekonomiko, sozial eta politikoetan. Konplexutasunak adierazten digu errealitatearen osagaiak elkarrekin erlazionatzen direla dinamika berriak sortuz, aurreikusi ezin diren ondorioak sortuz, eta askotan nahi ez direnak (adibidez, ingurumena edo pandemiak). Horregatik, errealitateak uko egiten dio analisi sinplifikatzaileei, kontsigna hutsei eta soluzio lineal eta errazei”.

Bigarrenik, NBEren txostenak adierazten du, Antropozenoaren teoriari jarraiki, “gizateriaren historian biosferaren oraina eta etorkizuna giza ekintzaren mende dauden lehen aldia da. Giza ekintza planeta osoan dago, eta nahi gabeko ondorioak eragiten ditu, batzuk iraupen luzekoak eta beste batzuk itzulezinak, ondasun komun globaletan”.

Aguirrek gaineratu duenez, “Gure Agenda Komuna, alde batetik, pobreziari, desberdintasunei, milioika pertsonen ondasun eta eskubideen eskuragarritasunik ezari, gero eta handiagoa den eten teknologikoari, demokraziaren eta eredu ekonomiko neoliberalaren krisiari eta ingurumen-krisiaren inpaktuei buruzko mundu mailako egoera larriaren deskribapena da.

Bestetik, Guterresek Kontratu Sozialaren kontzeptua eta egungo eta etorkizuneko garaira egokitutako aplikazioa hartzen ditu, arazo horiei aurre egiteko akordio orokor baten beharra planteatzeko. «Gure Agenda Komuna presazko zentzu batek zeharkatzen du, NBEko idazkari nagusiaren aldetik.».

Egileak zehaztu duenez, Nazio Batuen beste txosten batzuen aurrean, Nazio Batuen Erakundeko estatu kideei eta gizarte zibilari orokorrean zuzentzeaz gain, nazioko eta estatuz azpiko agintariei eta hainbat gizarte-sektoreri dei egiten die erantzukizunak har ditzaten arazo globalei aurre egiteko beharrezkoak diren konpromisoekin. «Arazo horiek ere tokikoak dira».

Txostenak, zuzenean aipatu gabe, azken lau hamarkadetan indarrean egon den paradigma ekonomiko neoliberala berrikusteko beharra planteatzen du.»Beharrezkoa da, herrialde batzuetan egiten ari den bezala, Estatuaren esku-hartze eredu indartsu batera itzultzea, gizarte-sektore guztien parte-hartzearekin, ekonomia inklusiboak eraikitzeko».

Zeregin horretan, NBEko Idazkari Nagusiak Kontratu Soziala, Estatuaren, kapitalaren eta lanaren arteko ituna berrikustea eta eguneratzea proposatzen duela jaso du egileak.  «Ituna egoera berri eta paradoxikoetara egokitu behar da. Hhay da, milioika pertsonaren eta haien ondorengoen pobrezia,  Adimen Artifizialaren Iraultza Teknologikoarekin eta robotizazioarekin batera bizi den mundura.

Gure Agenda Komuna – amaitzen du egileak – Garapen Iraunkorreko Helburuei eta 2030 Agendari lotutako lan-gida bat da, testuingurua eta edukiak jasotzen dituena.