PRUEBA
Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburua, Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote gaur goizean ETB1-eko “Egun On Euskadi” saioan. Azaldu duenez, gaur egun 700 lagunetik gorako edukiera duten gaueko aisialdiko lokalek segurtasun pribatua izateko betebeharra dute, baina Eusko Jaurlaritzak neurri hori diskoteka gehiagotara nola zabaldu aztertzen ari da, edukiera txikiagoa izan arren. Premiazko neurria da, metalen detektagailuak segurtasun pribatuko profesional gaituek baino ezin baitituzte erabili. Izan ere, Josu Erkorekak adierazi bezala, lehen urratsak eman dira neurri hori hartzeko eta, orain, segurtasun pribatua izateko betebeharra zein establezimenduri ezar dakiokeen aztertzeko, betiere orekarekin.