Tapia: «Gure enpresa txiki eta ertainek behar dute laguntza etorkizunera moldatu eta munduan lehiakor izaten jarraitzeko»

0
  • Arantxa Tapia sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean ETBn. Aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Ekonomia.

Ekonomia ez da egoera txar batean sartu, baina bai geldialdi batean; hala ere lehiakor izateko gogoa dute gure enpresek.

Gure enpresa txiki eta ertainek behar dute laguntza etorkizunera moldatu eta munduan lehiakor izaten jarraitzeko, eta horretarako laguntza lerro ugari ditugu prest. 600 miloi baino gehiago enpresa txiki eta ertainak laguntzeko.

Lehen enpleguan hasten diren gazteen soldata hobetu behar dela zalantzan jarri gabe, beste kontu batzuk ere garrantzitsuak dira. Karrera profesionalak eta bizi baldintzak. Batzuetan gertatzen da gainkalifikatutako langileak kontratatzen direla. Lanbide heziketak gure herrian duen garrantzia eta ospea kontutan hartu behar dugu.

Nahiz eta hemen aukerak eduki gazte askok kanpoan bizi ahal izaten duten esperientzia bizi nahi izaten du.

Zaldibar.

Ez badago dirurik enpresan egin den gastua ordaintzeko, arduradunek hartu beharko dute gastua bere gain.

Behin betiko zigilatzea egin ondoren kontrol lana egin behar dute hurrengo 30 urteetan; ardura enpresarena da.

Guk prozesu honetan behar den informazio guztia emango dugu argi gelditzeko zer eta zergatik gertatu zen.

Ekiolak.

Oso eredu interesgarria da eta herri askotan ari da hedatzen, familien parte-hartze zuzena dagoelako.

Elikagaien prezioak.

Behatokiak elikagaien balio kate osoan, begi kate bakoitzaren kostua aztertzen du. Gure ekoizleak babestu behar ditugu eta horretarako garrantzitsua da erostera joaten garenean jakitea erosten ari garen produktu hori nondik datorren eta ze prozesu izan duen.