Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko 2022-2024 Planaren jarraipena egin du. 528,8 milioi euro inbertitzen ditu Euskadi Next programaren zortzi osagaien artean, Next Generation EUren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren ekarpenak barne.

0

2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Plana (PIIE) garatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Erakunde arteko Akordioaren esparruan aurreikusitako proiektuen eta jardueren gauzatze-mailaren berri eman da. Akordio horrek 528,8 milioi euroko inbertsio globala aurreikusten du 2022tik 2024ra, Euskadi Next programaren zortzi osagaien artean banatuta, eta horietatik 93,26 milioi euro 2022rako ziren.

Plan hau euskal erakundeen baliabide endogenoez nahiz BEMetik datozen Europako baliabideez hornitzen da.

Informazio gehiago