Inveat Planaren esparruan dagoeneko hasiak dira instalatzen Euskadiko unibertsitate-ospitale guztietan
Osakidetzak azken belaunaldiko zortzi TAC berri erosi ditu espektro teknologiarekin. Irudiaren kalitatea hobetzen dute detekziorako eta diagnostikorako eta, aldi berean, pertsonak jasotzen duen erradiazioa murrizten dute.
Ekipo berriak instalatzen hasi dira dagoeneko, Goi Teknologiako Ekipoetan Inbertitzeko Planaren (INVEAT) esparruan, eta datozen hilabeteetan Euskadiko unibertsitate-ospitale guztietan martxan egongo direla aurreikusten da.
Ordenagailu bidezko Tomografia (TC edo TAC) espektrala energia desberdineko bi X izpi sorten bidez irudiak eskuratzean oinarritzen da. Horri esker organoen eta ehunen dentsitateak bereizten dira, eta oso irudi garbiak lortzen dira. Horrek, aldi berean, gaixotasunen detekzioa, diagnostikoa eta maneiua hobetzea dakar.
Gainera, irudi espektral mota horrek, postprozesatzeko aplikazio aurreratuekin batera, beste abantaila asko eskaintzen ditu. Garrantzitsuenen artean –pazientearen beraren segurtasuna hobetzen laguntzen duelako– dosi erradiologikoa murriztea, eta pazienteari eman beharreko kontraste kantitatea murrizteaz gain.
Era berean, estaldura zabala duenez (8 eta 16 cm artean), miaketak gutxieneko denbora-tartean egiteko aukera ematen du, eta alderdi hori bereziki garrantzitsua da haurren eta adinekoen arretari dagokionez, baita mugikortasun handiko organoak aztertzerakoan ere, besteak beste, bihotza.
Ekipo berriek, gainera, aurrerapenak dituzte adimen artifizialaren erabileran, eta horri esker irudiaren kalitatea nabarmen hobetu da milioika datu gordini aplikatutako algoritmoen bidez.