Tapia: “Kontingentzia Energetikoaren Plana aplikatu zenetik, Euskadin ia % 20 murriztu da gas-kontsumoa”

0
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan nabarmendu du Euskadik larrialdi energetikoren aurrean emandako eratzuna
  • Euskadik, gainera, bere energia sortzeko gai izan behar du, eta ez du egungo mendekotasun energetikoa gasetik berriztagarrietara eraman behar
  • Tapia eszeptiko agertu da 2035etik aurrera ibilgailu ez elektrikoak saltzea debekatzeko aukerarekin. Esan du ez dirudiela aukera bideragarria

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Onda Vasca irratian. Aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Euskadik urte asko daramatza Eraginkortasun Energetikoa lantzen, 40 urte baino gehiago Energiaren Euskal Erakundea buru duela. Energia Kontingentziaren Plana aplikatu zenetik, Euskadik ia % 20 gas gutxiago kontsumitzen du, urtarrileko datuen arabera, eta nabarmen gainditzen ditu Europak edo Espainiako Estatuak erabilitako aurreikuspenak (% 7 eta % 14).

Gainera, euskal industriak azken hogei urteetan energiaren erdia erabiliz ekoizpen mailari eustea lortu du. Euskal industrian eraginkortasun energetikoaren bektorea dago, batez ere kontsumitzaile handietan, baina trantsizioak ez dira egun batetik bestera egiten.

Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten ari gara, bai eolikoa bai fotovoltaikoa, baina beti ez dago haizerik eta eguzkirik; horregatik, industria-garapenak pausuak eman behar ditu biltegiratzean. Gainera, gaur egun dugun mendekotasun energetiko hori ez dugu gasetik berriztagarrietara eraman behar, geure energia ekoizteko gai izan behar dugu.

Ibilgailu elektrikoen salmenta soilik 12 urte barru:

Ez dirudi ehuneko ehun bideragarria denik. Teknologia guztiek balio dute CO2 maila jaistea lortzeko. Ibilgailuek, gaur egungoek baino gutxiago kutsatzea lortzen badugu, apustu hori lor dezakegu. Elektrizitatea bakarrik kontuan hartzen badugu, oso parke mugikor zahartua aurki dezakegu, nahiz eta merkatuan ibilgailu elektrikoak egon. Zama-ibilgailuak ere badaude, ezin dugu ibilgailu pribatuetan bakarrik pentsatu. Industria inplikatu behar dugu eta haiekin kontatu.

Trantsizio ordenatu bat behar dugu, industria kontuan hartuta, Estatu espainiarreko osagaien industriaren % 50 baino gehiago Euskadin baitago.

Ibilgailu elektrikorako lehengaietan ere pentsatu behar da, beste alde batzuetatik datozelako eta baldintzatuta daudelako. Eta karga-sarea oraindik ez dago erabat garatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria oso erresiliente agertzen ari da: ikasi du, eta eusten ari da, bai eta enplegua ere, marjinak txikiagoak diren arren.