Ikastaroaren hartzaileak bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak, hezkidetzaren arduradunak eta orientatzaileak izango dira
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formalean‘ ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleei, hezkidetzaren arduradunei eta orientatzaileei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.
Formazio honen helburu nagusia, ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta hezkidetza arduradunei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.
Bilbon:
Izena emateko bete behar den formularioa
Noiz: 2023ko martxoaren 22an eta 29an
Non: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra
Hizkuntza: EUSKARA
Leku kopurua: 20 lagun
Donostian:
Izena emateko bete behar den formularioa
Noiz: 2023ko martxoaren 24an eta 31an
Non: CRAJ, Anoeta 28
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra
Hizkuntza: EUSKARA
Leku kopurua: 25 lagun
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 1ean indarrean jarriko ditugun formularioak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra
94 4031645
Hartzaileak: lehentasuna izango dute bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak, hezkidetzaren arduradunak eta orientatzaileak. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.