Garuneko ariketa tailerra AtxabaltaMugi!-ren eskutik

0
PRUEBA

Urteak bete ahala, garuna, gainerako organoak bezala, zahartuz eta arintasuna galduz doa, eta horregatik, oso garrantzitsua da modu onean mantentzea gainbehera natural hori konpentsatzeko. Gorputza lantzeko ariketa egiten dugun bezala, burmuina lantzeko ere ariketa egin behar dugu.

Garuneko gimnasia garuna estimulatzeko bereziki diseinatutako gorputz-mugimendu eta ariketa mentalez osatutako jarduera da. Garuneko ariketen helburua garuna osatzen duten bi hemisferioen arteko koordinazioa eta oreka entrenatzea da, eta garun-gaitasunak hobetzea.

Ariketa mota ezberdinak konbinatzen dira:

  • Koordinazio motorreko ariketa fisikoak.
  • Gorputz-perkusioko eta lateralitateko ariketak.
  • Entrenamendu eta erronka mentaleko ariketak.

Honako onura hauek eskuratzen dira:

  • Jarduerak egiteko kontzentrazioa erraztea.
  • Informazioa mantentzeko gaitasuna hobetzea.
  • Sormen-gaitasuna eta arazoak konpontzeko trebetasuna hobetzea eta indartzea.
  • Sare neuronalen funtzionamendua handitzea eta indartzea.
  • Mugimendu-trebetasunak lantzea.
  • Aldartea eta umore ona hobetzea.
  • Garunaren zahartzea atzeratzea.

AtxabaltaMugi!-k antolatu duen taillerraren inguruko informazioa:

  • Noiz: martxoak 8, 10, 15 eta 17an 11:15tatik 12:45 etara.
  • Non: Ibarra kiroldegian (Arlutz gimnasioan).
  • Nori zuzendua: 60 urtetik gorakoei.
  • Prezioa: doakoa eta plaza mugatuak.
  • Izen-emateak: 943039842 telefonoan edo atxabaltamugi@gmail.com helbidean martxoak 6 arte.