Arabako lehen Ekiolak, Arraia-Maeztun, 969.193 euro jasoko ditu eguzki-energiaren fabrika eraikitzeko Next Generation funts europarretatik

0

Lehendakariak, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Ekiola Mendialdea (Araba) parkeko obrak bisitatu ditu gaur goizean. Parke hori Maeztu udalerrian dago eta Euskadiko lehena da.

969.193 euro jasoko ditu NEXT Generation Europako funtsetatik Ekiola Mendialdeak eguzki-energiako bere “fabrika” eraikitzeko. Horri esker, kooperatibista bihurtzen den etxebizitza bakoitzaren inbertsioa 1.500 euro baino gutxiago izango da, bere energia berriztagarri eta 0 kilometroko energia propioa sortu eta bere kontsumoaren % 100ari erantzuteko.

Informazio gehiago

REVIE