URA Gobeo, Aztegieta eta Krispiñako administrazio-batzarrekin bildu da Zadorraren uholdeei aurre egiteko lan-proiektuaren IV. fasea azaltzeko

0
4–2-2023 PARTIDO DE LIGA SMARTBANK JORNADA 21 ALAVES-EIBAR

Aireportuaren hegoaldean, 840 m inguruko luzera eta 1,68 m-ko batez besteko altuera izango duen lubeta bat eraikitzean datza proiektua; baita Aztegieta, Apaolaza eta Krispiña defendatzean ere

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa izango da, BEZa barne, eta obrak hasten direnetik 20 hilabeteko egikaritze-epea beharko dute

URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari Antonio Aiz Gobeo, Aztegieta eta Krispiñako administrazio-batzarrekin bildu da, Zadorra ibaiaren uholdeeei aurre egiteko lan-proiektuaren IV. fasea azaltzeko. Proiektua jendaurrean da otsailaren 3tik martxoaren 7ra arte.

Proiektuaren helburua da Forondako aireportua eta Aztegieta eta Krispiñako herriguneak Zadorraren ur-goraldietatik babestea. Horretarako, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa izango da, BEZa barne, eta obrak hasten direnetik 20 hilabeteko epea beharko dute.

Informazio gehiago

REVIE