Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sustatzen duten proiektuak 250.000 eurorekin lagunduko ditu

0

Laguntzak udaletara eta gainerako tokiko erakundeetara bideratuta daude

Berdintasun, Jostizia eta Gizarte Politiketako Sailak 250.000 eurorekin diruztatuko ditu 2023ko udalen eta gainerako tokiko erakundeen bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko proiektuak.

Gobernu-kontseiluak gizartean bizikidetza, giza eskubideen errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzea helburu duen dirulaguntzen deialdi hau baimendu du.

Balio horiek sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak beste 900.000 euroko laguntza-lerro bat onartu zuen aurreko asteko bileran, kasu horretan pertsona juridikoek aurkeztutako irabazi-asmorik gabeko proiektu pribatuei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzak guztira 1.150.000 euro bideratuko ditu bizikidetzari eta giza eskubideen errespetuari buruzko proiektuak sustatzera.

Bizikidetzaren eta giza eskubideen esparruan, deialdiak bare-hartzen dituen programen eta ekintzen helburuen artean daude konpromisoa bultzatzea giza duintasunarekin, giza eskubideekin eta batasunezko bizikidetzarekin; baita gizartean indarkeria, terrorismo edo giza eskubideen urraketa orori zilegitasuna kentzen dion kontzientzia kritikoa bultzatzea ere.

Biktimen eta gizartearen arloan, honetara bideratuta daude: terrorismoaren biktimei laguntzeko ekintzak garatzera, motibazio politikodun indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketen biktimei laguntzeko ekintzak garatzera, eta biktimen eta gizartearen arteko lotura sustatzen duten programetara; baita bizikidetzaren eraikuntzan biktimek, aurrerapenen eta aurrerabidearen parte-hartzaile gisa, egiten dituzten aportazioetara ere.

Azkenik, dibertsitateari eta elkartasunari dagokionez, barne hartzen dituzte dibertsitatearen kudeaketa egokia, arrazakeriaren, xenofobiaren eta beste gorroto-delitu batzuen prebentzioa bultzatzen dituzten ekintzak; desberdinkeria, bereizkeria, bidegabekeria eta bazterkeria edo marjinazioaren adierazpen larrienen aurrean elkartasuna eta inplikazioa bultzatzen dituzten esperientziak; eta indarkeria, gerrate eta nazioarteko terrorismo era berrien aurreko elkartasunaren, inplikazioaren eta gizarte-mugimenduen bidezko ekintzak.

Erakunde onuradun bakoitzak proiektuko jaso ahalko duen zenbatekorik altuena 15.000 eurokoa izango da.