Erreka: “Osasunaren arloan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko dibisio berri bat sortu dugu”

0

Erreka Taldeak, Mondragon Taldeko kidea, Erreka Health dibisio berria abiarazi du, Erreka Medical markarekin sektore soziosanitarioan eta pertsonen zaintzan espezializatuko esparrua, Erreka Careren bitartez. Ekimen hau enpresaren 2021-2024 plan estrategikorako dibertsifikazio-prozesuaren barruan kokatuta dago. 

Erreka Healthekin euskal enpresak balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzen ditu silver economy eta biomedikoa bezalako sektoreentzat. “Erreka Caren gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako mugikortasun-soluzioak eskaintzen dituzten produktuen katalogo zabala dugu, gure garabia erreferentziatzat hartuta,” Antton Tomasena Erreka Taldeko gerenteak ziurtatu duenez.  

Era berean, Erreka Medicalen bidez, “balio erantsi handiko osagaiak eskaintzen ditugu, egitura mikroskopikoak dituzten piezak polimeroan erreplikatuz. Horrela, gure bezeroen beharrak industrializatzeko gai gara”, Tomasenak aitortzen duenez. Osagai horiek txip mikrofluidikoetan erabiltzen dira, eta Txip horien eremu nagusia IVD testak edo kultibo zelularreko sistemak dira.  

Negozio berriak sortzea

Euskal taldeak sei hamarkada baino gehiago daramatza automozioaren, osasunaren, sarbideen kudeaketaren, mugikortasunaren eta energia berriztagarrien sektorerako diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazio aurreratuan, besteak beste. Etengabe eraldatzen ari diren sektoreetan balio teknologiko handiko konponbideak eskaintzen ditu, eta “hori guztia negozio berriak sortzea eta daudenak eraldatzea bultzatuko duen berrikuntza-plataforma ireki eta arin baten bidez gauzatzen du”, kooperatibaren ordezkariak ziurtatu duenez.  

Gaur egun, lau negozio-unitate ditu: Smart Fastening, lotura kritikoen munduan ingeniaritzako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituena; Plastics, plastiko teknikoaren injekzio bidezko moldekatzean erreferente globala eta bezeroarentzat balio erantsi handikoa; Connected Access, sarbideen kontrol adimenduna eta digitala egiteko sistema automatizatuak eskaintzen dituena; eta Erreka Health.  

Berrikuntza irekian erreferente bihurtzea 2021-2024 Planaren erronka estrategikoetako bat da”, ordezkariaren esanetan. Kooperatibak bere salmenten % 2,8 baino gehiago I+Gra bideratzen du. “Gainera, 12 milioi euro dauzkagu balio teknologiko handiko proiektuetan inbertitzeko datozen 3 urteetan”. Errekarentzat funtsezkoa da bere produktuak garatzen jarraitzea, “ekarpen teknologikoa hobetzeko eta bezeroen behar berrietara egokitzeko”. 

Gipuzkoako enpresak 75 milioi euro fakturatzen ditu urtero, eta mundu osoan zehar kokatuta dago modu estrategikoan. Espainian, Mexikon, Txekiar Errepublikan eta Txinan sei ekoizpen-planta ditu, bere eragin-eremuetako ekoizpen- eta merkataritza-beharrak asetzeko. Eta hainbat sektoretarako lan egiten du, hala nola oil & gas, eolikoa, ur-sektorea, automozioa, eraikuntza, makina termikoen sektorea edo soziosanitarioa, besteak beste.  

Taldeak munduan zehar dituen planten artean 500 langile baino gehiago ditu. “Aurten, Antzuolan eta Bergaran, plantilla 15-20 pertsonatan handitzea aurreikusten dugu, kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko helburuarekin”, aurreratu du Antton Tomasenak. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.