Basque CyberSecurity Centre-k Europako ciber startupak eta 30 erakunde inbertitzaile baino gehiago bildu ditu Bilbon ECSO STARtup Award 2022 ekitaldiaren finalean

0

Martxoaren 7a eta 8a bitartean Euskadi Europako zibersegurtasunaren topagune bilakatu zen. Bertan Europa, Amerika eta Ekialde Ertainetik etorritako 30 erakunde baino gehiago elkartu ziren BCSCk (Basque CyberSecurity Centre) antolatutako ECSOren (European Cyber Security Organisation) ekitaldian; ECSO STARTup Award 2022. Ekitaldiak, espektatibak gaindituz, 200 pertsona elkartu zituen Bilbon.

Estíbaliz Hernáezek, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, hasiera eman zion jardunaldiari Euskadik zibersegurtasunarekiko duen erantzukizuna azpimarratuz eta BCSCk ECSOren komunitatean duen partaidetza eta lankidetza gure ekosistemaren indargunearen giltzarri izatearen garrantzia nabarmenduz. Era berean, ekitaldiaren antolaketa goraipatu zuen: “garrantzi handikoak diren bi alderdi sustatzen lagunduko digu; talentua eta inbertsioa erakartzea, alegia. Bi horiek estrategikoak izango dira gure ekosistemaren etorkizuneko hazkunderako”. Javier Diéguezek, BCSCko zuzendariak, bere aldetik, startupen berrikuntza eta talentua aipatu zituen, “out of the box” (topaketaren lema) pentsamendu disruptibopean. Diéguezen hitzetan, startupei dagokienez, “ez dira kutxatik kanpo pentsatzera mugatzen, horretatik atera eta gainerakoentzako bitxia dirudien errealitate bat ahalbidetzen dute”.

Grupo Santarderreko José Palaciosek bideratutako epaimahaiaren aurrean, 11 startup finalistak, Mindflow, ANGOKA, brighterAI, Cryptomage, Alcyconie, Exalens, Omnios, Vaultree, Cyscale, Strong Network Inc eta ResQuant, 2022ko europar startup onenaren errekonozimendua lortzeko, euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten, baita epaimahaikideen galderak erantzutekoa ere. Mahaiko kideak WatchGuard Technologies enpresako Josu Franco, secunet Security Networkseko Gerd Müller, TIIN Capitaleko Michael Lucassen, eCAPITALeko Willi Mannheim, Startup Wise Guyseko Egita Polanska, TECNALIAko Ana Ayerbe, Den Haag Municipality enpresako Jeroen Schipper eta INCIBEko Victoria Valbuena izan ziren. Azkenik, Mindflow izan zen garaile eta ANGOKA Women4Cyber Startup Award sariaren irabazle. Azken hori, aurten banatu da lehenengo aldiz eta helburua emakumeek sortutako zibersegurtasun-konpainiak, edo gutxienez langileen %50 emakumeak direnak, saritzea izan da.

Lehen jardunaldian, Carlos Muñoz eta Máximo Almodóvarren aurkezpena nabarmendu zen, biak European Investment Bank (EIB) erakundearen ordezkariak. Darragh Kelly (Open Cloud Factory) moderatzaile izan zen “Investing More or Investing Better: How to spark Europe’s cybersecurity market” panelean eta bertan Carlos Moreira da Silva (33N Ventures), Naiara Azpiri (business angel), Michael Hochholzer (Giesecke+Devrient Ventures) eta Juan Revuelta (Swanlaab) aritu ziren

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, aukera izan zuen BIND 4.0 Open Innovation & Acceleration Platform programa nazioarteko etorleei aurkezteko. Arrakasta kasua Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute startapen eta kontsolidatutako enpresen arteko harremanak sortzeko, eraldaketa digitaleko erronkei irtenbideak emanez, enpresen gaitasun komertzialen garapena handiagotuz eta startupak tokiko ekosisteman sartzea sustatuz.

BCSCk ekitaldirako aukeratu zuen kokalekua BAT (B Accelarator Tower) dorrea izan zen. Horrek sinbolismo handia izan zuen enpresa-azelerazioari eta -garapenari dagokienez eta. jasangarritasun- eta teknologia-irizpideak lehenetsi zituena. Eraikinaren sarrera urdinez jantzi zen, eta etorleak, iristean proiektatutako videowall erraldoi batekin partekatu zuten euren sarrera. Lehiaketa behin hasita, parte-hartzaile “infiltratu” batzuk flashmob baten bidez gidoian sartu ziren, eta harridura eta sorpresa atsegina sortzen zieten bertaratutakoei.

Gaueko jardunaldia enpresen eta inbertitzaileen arteko harremanak estutzeko aukera paregabea izan zen. Giro informalago horretan, Eurovisión motako dinamika dibertigarri baten bitartez startupek bigarren aukera bat izan zuten publikoaren saria irabazteko. Oraingoan, BrighterAI izan zen lehen garaile. Txalaparta digitaleko ikuskizun ikusgarri eta soinuduna entzuteko aukera ere izan genuen, eta David Barrosok, CounterCraft euskal enpresaren sortzaileak, “memez” osaturiko aurkezpen original baten bitartez azaldu zuen starup bat nola mugitzen eta garatzen den zibersegurtasunaren sektorean.

Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendaria, eta Joanna Swiatkowska, ECSOko COO, izan ziren topaketaren bigarren eguna hasteko arduradunak. Jardunaldi horretan, martxoaren 8an emakumeek protagonismo handia izan zuten, eta hainbat esperientzia partekatu zituzten panelen bidez. Horietan, enpresaren arrakasta zibersegurtasuneko araudiaren aurrean edo sektorea gehien kezkatzen duen erronkei buruz eztabaidatu zen. Lehenengo panelean, “Cybersecurity regulations versus business success-what drives industry demand?”, Joanna Swiatkowska moderatzaile zela, INCIBEko Beatriz García del Pozo, Egerieko Pierre Calais,Banco Santanderrek Idoia Mateo eta Accentureko Elena Matilla egon ziren.

Bigarrena ostera, “Well working European Cybersecurity industrial policy: Mission Impossible?”, secunet Security Networkseko Peter Rostek moderatu zuen, eta Talgen Securityko Martin Ruubel, ITP Aeroko Virginia Albizuri, Tikehau Capital-ko Augustin Blanchard eta Applied Riskeko Jalal Bouhdada aritu ziren eztabaidan. Jardunaldia LSECeko Ulrich Seldeslachts-en aurkezpenarekin amaitu zen.

Enpresa txikiak aintzatesteko, eta ideia handiekin enpresen buru diren emakumeak goraipatzeko antolatutako topaketa arrakastatsua Javier Diéguezen, BCSCko zuzendariaren, azken esker onarekin amaitu zen.