Lehendakariak ziurtatu du belaunaldi berriek industria-erronkari erantzungo diotela eta «jasotako ondarea hobetuko dutela»

0
  • Iñigo Urkulluk Industria erronkaren ekitaldi nagusian parte hartu du. Proiektu hori Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustatu du, errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzeko eta talentua sektorera erakartzeko
  • “Aurkitu duzuena hobetuko duzue. Soberan gaindituko gaituzue”- esan die

Lehendakariak uste osoa du belaunaldi berriek industriaren erronka gaindituko dutela eta jasotako ondarea hobetuko dutela. Iñigo Urkulluk, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, industria erronkaren beste edizio batean parte hartu du. Proiektu hori Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustatu du, industria-errealitatea ikasle gazteei hurbiltzeko, “talentua sektore horretara erakartzeko”. Ekitaldia Barakaldoko BECen egin da, eta Bizkaiko Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 800 ikasleren inguru bertaratu dira.

Ikasle horiei zuzenean esan die lehendakariak ez datorrela bat zabalduta dagoen ideiarekin: gazteak “eroso bizi direla” eta beraien bizitza gaur, aurreko belaunaldikoekin alderatuz, errazagoa eta umilagoa dela.

“Ez da egia. Garai horiek besteak bezain zailak edo errazak dira. Zuen erronka etorkizunari aurre egitea da, guztiok egin dugun bezala, zuen eskura dituzuen tresnekin” – esan die.

Adierazi du Industria erronka bezalako ekimenek erakutsi dutela jasotako industria-ondarea hobetzeko, jarraitzeko, garatzeko eta eguneratzeko erronkari erantzuteko gaitasuna, eta adierazi du ziur dagoela hurrengo belaunaldiak aurrekoa nabarmen gaindituko duela.

“Lortuko duzue gure belaunaldia zuekin harro egotea” – esan du bukatzeko.