Bingen Zupiria sailburuak Jai Alai World Tour 2023 zesta punta zirkuituaren aurkezpenean parte hartu du

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Jai Alai World Tour 2023ren aurkezpenean parte hartu du gaur Bilboko Deportivo Frontoian. Aurkezpenean Fernando Azkarate Munduko Pilota Batzarreko presidenteak, Lur Ziarrusta Munduko Pilota Batzarreko zuzendari teknikoak eta zirkuituan parte hartuko duten kirolari batzuek ere parte hartu dute.

Jai Alai World Tour zirkuituak Donostian, Markinan, Gernikan eta Hondarribian egingo diren lau Grand Slam izango ditu. Halaber, Bilbon jokatuko da final handia eta Berriatuak banakako txapelketa hartuko du.

Zupiriak adierazi duenez, «aurtengoa da egutegian zesta punta hitzordu gehien dauden urtea. Hori jende askoren lanari esker lortu da: pilotariak, enpresak, frontoiak, Munduko Pilota Batzarra, erakundeak, herritarrak, ETB… Guztion lana izan da. 2023an sendotu eta egonkortzeko gai izan behar dugu, baina ziur nago, orain arte bezala, guztion ahaleginari esker lortuko dugula «.

Informazio gehiago hemen.