Donostia horiz jantziko da Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta direla ospatzeko

0

Gero eta gutxiago falta de Frantziako Tourra Euskadira iristeko, eta, horrekin batera, Grand Départ Pay Basque 2023aren esparruan antolatutako jarduerak ugarituz doaz. Une esanguratsuenetariko bat 100 eguneko atzerako kontaketa da. Frantziako lasterketako ordezkari taldeak, Christian Prudhomme zuzendaria buru, jai giroan gizartearen parte hartze aktiboa sustatzea eta Euskadirentzako une historiko honetan mundu guztia partaide sentitu daiten helburu duten hainbat ekitalditan parte hartuko du.

Eraikinak horiz argiztatuko dira

Martxoaren 22an eta 23an, 20:00etatik aurrera, Donostiako eraikin enblematikoak argiztatuko dira. Tourraren kolore identifikatzaileaz jantziko dira hiriko Udaletxea, Kursaal jauregia (2. etapako helmuga) eta Tabakalera kulturgunearen prisma

Maillot erraldoia

Martxoaren 24an, Udaletxean maillot erraldoi baten inaugurazio-ekitaldia egingo da, Donostiako alkate Eneko Goiarekin eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanorekin, Christian Prudhommeren anfitrioi nagusi gisa. Gainera, egun horretan bertan, Boulevardeko Turismo bulegoan, ‘Trophy Tour ‘a erakusgai izango da bertan herritarrek bisitatu eta gozatu ahal izan dezaten, apirilaren 23ra arte. Egun horretan, Gasteizera eramatea aurreikusita baitago.