Tapia: «Euskal tesiarekin bat datorren 2035ean erregai sintetikodun autoak baimentzeko Europako erabakiak bideratu behar du sortutako ziurgabetasuna»

0

«Europak gure tesia bermatu du, eta hori dela eta, automobilgintzaren sektorean sortutako ziurgabetasuna birbideratuko delakoan gaude. Behin baino gehiagotan azpimarratu dugu azterketa lasai baten beharra, trantsizio energetikoa ahalik eta ondoen egiteko aukerarik onenak zein diren ikusteko, horrek eskatzen duen plangintzarekin.  Gizarte osoa hartu behar dugu kontuan, baita gaur egun ibilgailu elektrikorik eskuratu ezin dutenak ere, eta, gainera, gure industria-ehunarekin batera lan egiten jarraitu behar dugu, automobilgintzaren sektorea oso garrantzitsua baita”.

“Eusko Jaurlaritza 2050erako 0 emisioen helburuarekin konprometituta dago (NET ZERO 2050) eta horretarako emisioen murrizketan eta deskarbonizazioan aurrera egiten duten teknologia guztiak erabilgarriak dira, eta kontuan hartu behar dira. Jasangarritasunak eta industria-garapenak batera egin behar dute aurrera; Europatik Green Deal Industrial Plana definitu da, zero emisio garbiko teknologien sektorea gidatzea helburu duena”.

“Espainiako Gobernuak Europak egin duen bezala zuzentzea espero dugu».