Asteburu honetan «Geure gelatik» liburu azoka ospatuko da Azkoitian. Azoka gaur bertan hasiko da Mariasun Landa idazleari omenaldia eginez. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azokaren aurkezpenean adierazi duenez, gutxienez hiru helburu betetzen dira azoka honekin: «irakurketa sustatzea, euskaraz idatzitako literatura bultzatzea eta berdintasunaren alde egitea, emakume egileei ikusgarritasuna emanez «. Elgarrestak nabarmendu du emakumeak gero eta protagonismo gehiago lortzen ari direla gure literaturan, eta adierazi du «euskal literaturaren panoraman izandako aldaketa garrantzitsu horrek, berdintasunerantz hurbiltzeaz gain, gure literatura aberastea dakar, ikuspegi eta gai berriekin eta emakumeek eskaintzen dizkiguten begirada desberdinekin».