Hiriak 100 egunak ospatuko ditu maillot erraldoiarekin eta Trophy Tourraren etorrerarekin

0

Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusiak egindako bisitak amaiera bikaina eman dio Euskadin egindako ibilbideari, Gran Départ Pays Basque 2023 hasi arteko 100 egunen ospakizunaren esparruan. Eneko Goia Donostiako Alkatearekin eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin batera, Tourreko zuzendari nagusiak bai udaletxearen kanpoaldean maillot erraldoi bat jartzen, Ijentea kalera ematen duen fatxadan, bai ‘Trophy Tour’aren estreinaldian, Boulevardeko Turismo Bulegoan parte hartu du.

Trofeoa erakusten duen erakusleihoaren aurrean, Donostialdea Bizikletan txirrindulari klubak bi maillot eman dizkio Christian Prudhommeri, alkatearen eta ahaldun nagusiaren eskutik. Ondoren, hiru agintariak Kursaalera hurbildu dira, eta bertan kongresu jauregiko eta auditorioko kanpoko pantailetan ikusgai dagoen ‘Ongi eTOURri ‘animazioaz gozatu dute.

‘Trophy Tour’a

Frantziako Tourra Euskadira iritsi izana irudikatzen duen garaikur hau, uztailaren 26an jaso zuten bi agintariek, Kursaaleko zubian, Ziortza Villa eta Julian Sánz ultrafondistek Paristik Euskadira bizikletaz etenik gabe egindako ibilbidean. ‘Lekukoa’ apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai Boulevardeko 8. Zenbakian dagoen Turismo Bulegoan, herritarrek bisitatu eta gozatu ahal izan dezaten, data horretan Gasteizera eramatea aurreikusita baitago.