Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VI. jardunaldiak eskuratutako esperientzien ikaskuntzan oinarrituko dira

0
  • Jardunaldiek (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako euskal estrategiarekin harremana duten gaiak jorratzen ditu

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Hegoa Institutuaren artean Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren VI. Jardunaldiak antolatu dituzte, martxoaren 30ean, Bilboko Boluntako areto nagusian. Ikaskuntzaren kultura: hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiteko giltzarri ekintzetatik ikasketak atertzako gakoak emango dituzte.

Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako alderdi garrantzitsu bat da pertsonak eta kolektiboak jabetzea bizitza osoan zehar etengabeko ikaskuntza-prozesuan daudela. Teoriaren eta praktikaren arteko harremana funtsezkoa da ikasteko eta hobetzeko prozesu horietan. Ildo horretan, hasierako ponentzia helburu hori lortzeko gakoak ematen saiatuko da, Lia Pinheiro Barbosaren eta Juanjo Celorioren arteko elkarrizketaren bidez. Lehenengoa, Satadual do Ceara Brasilgo unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, eta hezkuntzan, indigenen eta nekazarien mugimenduetan, Latinoamerikako pentsamendu pedagogikoan eta emakumeen eta feminismoen borrokan aditua da. Bigarrena, 40 urtez EHUko gizarte-zientzietan didaktikako irakaslea izan da, eta Hegoako hezkuntza taldean parte hartu du.

Jardunaldiekin jarraitzeko, eta  ikaskuntza kultura nola ezartzen den ezagutzeko, lau esperientzia aurkeztuko dira:  Mara Nietok FUHEM fundazioaren ikuspegi feminista nola lantzen den azalduko du; Patricia Gomez Justicia Alimentariak ikastetxeetan elikadura subiranotasuna txertatzeko irakasleei ematen dien laguntzaz arituko da; Josu Oscozek Eskutik mundura prozesu parte-hartzailea eta Arabako Foru Aldundiak agroekologiari eta lankidetzari buruz egin duen esperientziak erakutsiko ditu, eta, azkenik, Javier Zubeldiak RED-Comparte sarean dauden Latinoamerikako ekimen agroekologikoei buruz hitz egingo du.

Jardunaldiak zuzenduta daude irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako kideei, eta, oro har, gaian interesa duen orori. Informazio gehiago eta izena emateak www.elankidetza.euskadi.eus helbidean.

Informazio gehigarria