Altzariak eta zaborra edukiontzietatik kanpo nahiz alboan uzteagatik zehapenak jarriko ditu Barakaldok

0
PRUEBA

Gorde nahi ez baduzu, dei iezaguzu.  Horratx, altzari eta tamaina handiko tesnak zabor edukinontzien aldamenetan ez uzteko Barakaldoko Udalak abian jarri duen sentikortze kanpaina berriaren leloa.  Horrela, bada, Bide Garbiketa eta Zabor Bilketa zerbitzua kudeatzen duen enpesak kanpaina bati ekin dio, zeinetan abandonatutako sofa, izozgailu, ordenagailu eta antzekoen irudiak ikus daitezkeen. «Gure helburua jendea ernaraztea da, horrelako jokaerak bazter uzteko, eta bi gauza argi uzteko: badela doako udal zerbitzu bat, altzari eta tresnak bildu eta dagokion birziklatzeko gunera eramaten dituena, eta kalean altzariak abandonaturik uzteak udal araudia hausten duela, eta horrek 1.200 eurora arteko zehapena ekar dezakeela», adierazi du alkate Amaia del Campok.  Izan ere, kanpainak araudia hausteak zer zehapen dakartzan azalduko du.

«Barakaldo eta haren kaleak gu guztionak dira.  Eta geure etxea zaintzen dugun moduan zaindu behar dugu. Horregatik, oraingoan, herritarrak inplikatu nahi ditugu, kalean aurkitzen ditugun abandonatutako altzari kopurua murrizteko.  Guk ere horretan dihardugu: garbiketa kontratua indartu dugu, asteko egun guztietara zabalduz edukiontzien aldamenetan abandonaturik utzitako tamaina handiko tresnak eta altzarien bilketa», adierazi du alkateak.  «Guztion erantzukizuna da hiria garbi edukitzea. Bai udalarena, bai herritarrena. Udala eskura dauzkan balibaide guztiak jartzen ari da Barakaldo 10 bat izan dadin. Ez dugu platino nahiz urrezko erratzik behar.  Hori, saria erostea bezain erraza da. Gure asmoa, egunero kaleetan ikusten ditugun hozkailu, sofa, koltxoi, aulki eta arasak desageraztea da.  Ez dago horrelakoak onartzerik. Areago, horrelakoak sahiets ditzakeen udal zerbitzua edukita.  Horregatik zehatuko dugu 1.200 euroz Barakaldo garbi batez gozatzeko aukera zapuzten duena», azpimarratu du.

Kanpainak Markesina, gizarte-sare, pantaila eta hiriko informazio-euskarrietan ikusi ahal izango diren hainbat diseinu dauzka kanpainak. Guztietan ageri da altzari eta tamaina handiko tresnak  biltzeko zerbitzuaren telefono zenbakia; 944 370 838. Deia eginez edo Barakaldo Garbi-ren bitartez eguna eta ordua adosten dira altzaria, elektratresna edo trastea kalean uzteko. Egun horretan bertan pasako dira zerbitzuko langileak utzitakoa biltzera.

ZEHAPENAK ZABORRA KALEAN UZTEAGATIK
Horrez gainera, jarraibideak eman zaizko Udaltzaingoari zaborra edukiontzietatik kanpo uzten duenari isuna jartzeko.  Eta horretan dihardute dagoeneko. Izan ere, hasita daude 750 eta 1.200 euro bitarteko isunak jartzen gizalegez jokatzen ez duen herritarrari. «Udala bere esku dagoen guztia egiten ari da kaleak garbi edukitzeko: prestazio gehiago erantsi dizkiogu zabor kontratuari; hobekuntzak egin ditugu bilketa pneumatikoan ahoak handituz, bai eta zerbitzua zabaldu ere, esate baterako, San Bizentera; eta orain, sentikortze eta informazio kanpaina hau», adierazi du alkateak.   «Orain, herritarrei dagokigu gure hondar-alea ekartzea, hiria garbi egon dadin. Eta, gizalegez jokatu nahi ez duenak zehapena jaso ahal izango du», esanez amaitu du.