Zabalik 130 kontratu baino gehiago eskainiko dituen Talentuaren Azokan parte hartzeko epea

0

Zabalik datorren maiatzaren 5ean egingo den Talentuaren Azokan izena emateko epea. Donostiako 40 enpresa baino gehiagok, Donostiako Sustapenak deituta, 130 aukera baino gehiagoko lan poltsa kualifikatu bat aurkeztuko dute Reale Arenan. Enpresa bakoitzak espazio pribatu bat izango du, estadioko iparraldeko eta ekialdeko harmailetan, hautagaiei elkarrizketak egiteko.

Azokara joan nahi dutenek izena eman dezakete, martxoaren 27tik maiatzaren 4ra, online plataforman. Berrikuntza gisa, aurten Donostiako Sustapenak orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskainiko die aldez aurretik hautagaiei, konexio-aukerak hobe ditzaten.