Gazteen Euskal Behatokiak txosten berria kaleratu du: ‘Aurrera begira 2022.Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak’

0
PRUEBA

Gazteen Euskal Behatokiak urtero egiten duen Aurrera Begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketak hamargarren edizioa beteko du 2022an.

Aurrera Begira 2013an sortu zen, Gazteria Zuzendaritzak eta Lehendakaritzak krisi-garai batean gazteei ahotsa emateko antzeman zuten kezkaren ondorioz. Helburua zera zen: jakitea nola baloratzen duten gazteek beren egoera, zeintzuk diren epe labur eta ertainerako dituzten itxaropenak langabeziaren, emigrazioaren edo emantzipaziorako zailtasunen inguruan, eta zein den etorkizunean duten konfiantza-maila.

Azterketa inkesta batean oinarritzen da. Inkesta horretatik abiatuta, 10 adierazle egiten dira, eta tresna sintetikoa dira, urte bakoitzaren amaieran gazteek beren egoerari eta etorkizunerako itxaropenei dagokienez duten egoera ebaluatzeko.

2022ko edizioa 2022ko abenduaren 12tik 19ra online egindako inkesta batean oinarritu da. Inkesta horri 15 eta 29 urte bitarteko 3.538 lagunek erantzun zioten (526 Arabakoak, 1.700 Bizkaiakoak, 1.063 Gipuzkoakoak eta 249 Euskaditik kanpo bizi direnak).Begira ikerketak ia hamar urte daramatza aztertzen Euskadiko gazteek nola hautematen duten oraina eta zeintzuk diren epe laburreko etorkizunerako dituzten aurreikuspenak.