Oñati POZ: 2022ko laburpena

0

Oñatiko Udalak JFren eta Kirol orientazio zerbitzuaren memoria argitaratu du.

Pello Uriarte orientatzailea tokiko sare indartsu eta inplikatu batek babesten du, eta horri esker, ikuspegi anitza duen zerbitzua garatzea lortu dute Oñatin. Emaitzak ikusterik besterik ez dago.

2022an 53 erabiltzaile berri izan ziren, 38 emakume (% 71,7) eta 15 gizon (% 28,3). Horietatik 42, osasun zentrotik bideratuak izan ziren (% 79,2). Honek osasun zentroaren konpromisoa adierazten du proiektuarekiko.

170 jarraipen zita burutu ziren erabiltze guztiekin (3 hitzordu bakoitzarekin batez beste).

Gainera 2022an gazteengan jarri zen begirada bereziki eta hainbat tailer antolatu ziren herriko ikastetxeetan gai ezberdinei buruz: elikadura, emozioen kudeaketa eta fitness gelan aritzeko hastapen ikastaroa, besteak beste.

Hortaz gain bestelako jarduera ugari ere antolatu ziren. Hauek aipagarrienak: erorikoen prebentzioarako ikastaroak adinkoei zuzenduta, ergonomiari buruzko hitzaldiak gazteei zuzenduta eta nerabeak zirikatu familiak zirikatzeko jardunaldia.

Azpimarratzeko da POZ zerbitzuak jaso zuen gogobetetasun maila: 9,5.

Ea 2023a hau bezain oparoa izaten den. Zorionak!

Hemen 2022ko memoria osoa.