Hamar bat agente etorriko da Arkautetik Udaltzaingoaren bajak betetzera

0

Premiazko prozesu bati ekin zaio, ofizialorde eta lehen agenteen plazak betetzeko, barne-sustapenerako prozesua amaitzen den bitartean hutsik dauden lanpostuak betezeko

Hamar bat agente helduko da datorren astean Barakaldora Euskal Poliziaren Arkaute akademiatik, Udaltzaingoko plnatilako bajak betetzera. Amaitzear da Arkauteko prestakuntza prozesua, eta lan-poltsa eratzen denean, hirira etorriko dira  udaltzain barakaldarren egungo plantila sendotzeko. Horrez gainera, Giza Baliabideen arloak atzo eman zuen udaltzabatzan Udaltzaingoko ofizialorde eta agente lehenen lanpostu hutsak betetzeko premiazko prozesu bati ekin zaiolako berria, lanpostu horietarako hasitako barne-sustapen prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean.

Hirian herritarrek segurtasun sentipena izatea da gobernu taldearen lehentasunetako bat, eta horregatik ema dira Udaltzaingoaren plantilako egoera lehenbailehen onbideratzeko jarraibideak, han bete gabe baitaude hainbat lanpostu. Horrela, bada, Barakaldok eta Eusko Jaurlaritzak Arkauteko agenteen laguntza jasotzeko hitzartua duten akordioari esker, datozen asteotan etortzea izango dute Barakaldora hamar bat polizia plantilako bajak betetzera.

Aldi berean, martxan da Unitate Operatibo Berezian hutsik dauden 10 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa, gure Udaltzaingoak behar dituen agenteak izan ditzan lehenbailehen.

Horrez gainera, premiazko prozesu bati ekin zaio, hasita dagoen barne-sustapen prozesuak aurrera darraien bitartean, hutsik dauden plazak bizkorrago betetzeko, prozesu hura askoz motelagoa baita.