Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Popular-eko “Egun on Bizkaia” saioan. Bertan, besteak beste, enpresak Euskadin errotzearen aldeko apustua, ardatz atlantikoaren bultzada, euskararen normalizazioa eta hezkuntza-esparruarekin lotutako alderdiak izan dituzte hizpide.