Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk, Basque Food Cluster-ekin lankidetzan, Nekazaritzako Elikagaien Enpresen kudeaketaren funtsezko arloetan prestatzeko Zuzendaritza Programa Aurreratua abiarazi dute

0
  •  Zuzendaritza taldeetako kideak eta garapen ahalmen handiko pertsonak trebatzera bideratuta, elikagaien sektoreari aplikatutako kudeaketa aurreratuan azkena bilduko du.

• Europar Batasunaren finantzaketa du, FEADER funtsaren bidez.

• Programak elikagaien enpresetako zuzendariek emandako praktika eta ESIC negozio-eskola ospetsuaren eskutik etorriko den prestakuntza akademikoa konbinatzen ditu.

Euskal elikadura katean talentuaren garapena bultzatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak, Basque Food Cluster-ekin lankidetzan, Elikagai Enpresen Zuzendaritza Programa Aurreratua (PADEA) jarri dute abian. Programa hori Cámarabilbaorekin eta ESIC Business & Marketing School bere bazkidearekin lankidetzan diseinatu da, zuzendaritza taldeetako kideak, arduradunak eta potentzial handiko pertsonak gaitzeko, elikaduraren eta edarien sektoreko enpresak kudeatzeko beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta tresna espezifikoak emanez.

Programa berria elikaduraren arloan identifikatutako premia baten ondorioz sortu da; hain zuzen ere, kudeaketa-arloan goi-mailako prestakuntza koordinatua eta bateratua, merkatura bideratua eta arreta kontsumitzaileengan jartzen duena, oso praktikoa eta % 100 Euskadiko elikagaien sektorera egokitua izateko premiatik, hain zuzen ere.

Programak 4 modulu izango ditu, eta egun osoko 8 saiotan gauzatuko dira, ezagutza akademikoa eta praktikoa uztartuz. Angulas Aguinaga, Campofrío, Estrella Galicia, Henkel, Bolton, Nutricion & Santé, Okin edo Natra bezalako enpresetako zuzendaritza taldeetako kideek arlo komertzialean, marketinean, finantzetan, logistikan eta talentuaren kudeaketan dituzten esperientziak partekatuko dituzte.

PADEAk iraungo duen 8 hilabeteetan, ESIC Negozio Eskolako eta Cámarabilbaoko irakasleen hautaketa zaindua ere igaroko da Basque Food Cluster-en instalazioetatik. Irakasle horiek homologatzen dute Iñaki Vidaurrázagak, Food Management arloan esperientzia handia duen aholkulariak, koordinatutako prestakuntza horren titulazioa.

Datorren apirilaren 21ean hasiko da programa, Brand Food Managerrari buruzko saioarekin, Javier Portillo Campofrioko Marketin zuzendariaren eta Gerardo Mochales Estrategiako eta Zuzendaritza Nagusiko arloetan adituaren eskutik. 20 plaza izango ditu, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) finantzatuko du eta FUNDAErekin bateragarria da.

Programaren xehetasunak eta matrikulaziorako esteka Basque Food Clusteren webgunean daude eskuragarri: https://basquefoodcluster.com/eu/proiektuak/talentua/padea/