Gobernu Kontseiluak gaur onartu du toki-erakundeek beren artxibo-sistema martxan jartzera edo sendotzera bideratutako dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 375.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, aurreko urtean baino 77.000 euro gehiago.
Deialdi honek helburua EAEko toki erakundeek (udalek, mankomunitateek eta kuadrillek) artxibo sistema propio bat eratzea edo sendotzea da, baita artxibo-sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea ere.
Honako hauek dira lagundu daitezkeen jarduerak:
- Udal- eta kontzeju-artxiboen funtsen antolamendua
- Berezko artxibo-sistemak ezartzea eta sendotzea, artxibo-proiektu baten bidez.
- Tresna deskribatzaileak sortzea edo hobetzea dokumentuak kudeatzeko eta hedatzeko politika eraginkorra lortzeko.
- Artxiboak kudeatzeko sistema integralak ezartzea edo artxibo hibrido/digitaletan integratzea, dokumentuak kudeatzeko eta hedatzeko politika eraginkor bati begira.
- Dokumentu-funtsak balioestea eta aukeratzea, betiere funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa.
- Kultura-hedapenerako artxibo-jarduerak.
- Artxibo-zerbitzu mankomunatuen mantentze-lanak.
- Artxibo-dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak digitalizatzeko jarduerak
Diruz lagunduko diren proiektuak 2023an gauzatu beharko dira eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 26tik aurrera hilabetekoa izango da.
Iazko deialdian guztira 60 udal, mankomunitate eta kuadrillatako proiektuak lagundu ziran diruz.