5,5 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza onartu da, Done Jakue bidetik igarotzean erabilera turistikoa duten interes kulturaleko 14 ondasun birgaitzeko

0
PRUEBA

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak onartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez 5,5 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza ematea Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak (MINCOTUR) Euskal Autonomia Erkidegoari emandako eta erabilera turistikoa duen ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarriak gauzatzeaz arduratzen diren erakunde publikoei (udalak, foru-aldundiak eta sektore publikoko erakundeak).

Laguntza horiek erabilera turistikoa duten 14 Interes Kulturaleko Ondasunen (BIC) birgaitzea finantzatzeko izango dira, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen dira. Dirulaguntza horiek abenduaren 7ko 1074/2021 Errege Dekretuan daude deskribatuta, turismo-erabilerako ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarriak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

Dirulaguntza horien helburua da turismo-erabilera duten titulartasun publikoko kultura-intereseko ondasunen birgaitzea finantzatzea Donejakue Bidean, eta Europar Batasunak finantzatzen ditu Next Generation EU funtsen bidez.

Euskadik laguntza hori baliatuko du bere ondare historikoa eta kulturala hobetzeko eta kontserbatzeko, eta, horrela, turismo iraunkorra eta bere sektore turistikoaren susperraldi ekonomikoa sustatuko ditu pandemiaren eraginaren ondoren.

Honako hauek dira diruz lagundutako jarduerak: Portugaleten, La Canilla eraikina (250.000 €); Gasteizen, Santa Maria katedral zaharra (1.100.000 €); Zalduondon, Bolo etxea (150.000 €); Hondarribian, Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekua (300.000 €); Markina-Xemeinen, Esperantza eraikina (400.000 €) eta Aretxinagako San Migel baseliza. Gernika-Lumon hobekuntzak egingo dira Montefuerte jauregian (300.000 €) eta Zumalakarregi Museoa dagoen Ormaiztegiko Iriarte Erika etxean (200.000 €). Irunen Urdanibia Ospitalea (500.000 €) eta Gazteluzar Gaztelua (400.000 €) diruz lagunduko dira. Beasainen Igartzako Monumentu Multzoa (700.000 €), Balmasedan Horcasitas Jauregia (100.000 €) eta La Encartada Fabrika-Museoa (300.000 €). Azkenik, Zumaian Karmeldar Oinutsen Komentua (400.000 €) eta Seguran Lardizabal Jauregia (400.000 €).