Ertzaintzako trafiko-unitateak zilindrada handiko motorrak gidatzeko ezagutzak hobetzen ari dira Gran Départ Pays Basque 2023 irteera handiari begira

0
PRUEBA
  • Hiru txandatan, Ertzaintzako motor-gidariek formakuntza teorikoa jasoko dute eta trebezia eta gidatzeko zuzenketa indibidualizatuko ariketak egingo dituzte Nafarroako Los Arcoseko zirkuitu profesionalean

Ertzaintzako trafikoko hiru lurralde-unitateetako agenteak zilindrada handiko motorrak gidatzeko eguneratze- eta birziklatze-ikastaro espezifikoa egiten ari dira egun hauetan (apirilaren 17an, 18an eta 19an). Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Los Arcoseko zirkuituan (Nafarroan) ari da formakuntza hori ematen, eta Ertzaintzako motor-gidariak eskola teorikoak jasotzen eta ariketa praktikoak egiten ari dira eta, ondorioz, gidatzearen banakako zuzenketa egiten dute, motor horiek maneiatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna hobetzeko helburuarekin.

Eguneratze- eta birziklatze-ikastaro horiek Gran Départ Pays Basque 2023 irteera handia dela-eta Euskadin hedatuko den segurtasun-dispositibo handiaren esparruan ari dira egiten. Ertzaintzak koordinatuko du Euskadin uztailaren 1etik 3ra bitartean ezarriko den segurtasun publikoko operatibo handia, udaltzaingoekin, foru-aldundietako eta hiriburuetako suteen itzalketa zerbitzuekin, larrialdietako zerbitzuekin, Osakidetzarekin, Jendarmeriarekin, Frantziako Guardia Errepublikanoarekin eta Frantziako Tourraren segurtasun-taldeekin batera, nazioarteko ekitaldi garrantzitsu horretako parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatzeko.

Formakuntza

Hiru egun hauetan, Ertzaintzako motor-gidariak, besteak beste, gai hauek lantzen ari dira:

  • Motorraren egoera aztertzea.
  • Motorrari buruzko fisikaren oinarrizko printzipioak: inklinazioak, frenaketaren banaketa itsaspenaren arabera, portaera dinamikoa, masen banaketa azelerazioetan eta frenaketetan.
  • Enbragea erabiltzeko eta aurrea hartzeko ariketak: eslalom motela, ibilbideak gurutzatzea kono artean, inklinazioa, maniobrak abiadura azkarrean edo txikian, eta beste hainbat.
  • Oreka maniobra espezifikoetan abiadura txikian.
  • Desplazamenduak bihurguneetan, bai abiadura txikian bai handian.
  • Intentsitate handiko frenaketak.
  • Larrialdi-egoeretan gidatzea, eta abar.
ADIERAZPENAK: Valentín Padilla, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Gidaritza Ataleko burua

Informazio gehigarria