Eusko Jaurlaritzaren balorazioa Euskadiko Angularien Elkartearekin sinatutako akordioari buruz

0
Pesca de angulas

Eusko Jaurlaritzak oso modu positiboan baloratu du Euskadiko Angularien Elkartearekin angularen arrantzaren jarduera profesionalizatzeko lortu den akordioa.

Profesionalizazioa da jarduera tradizionala mantentzeko modu bakarra, Europar Batasunak abenduan angularen kirol-arrantza debekatu ondoren, espeziea berreskuratzeko eta legez kanpoko trafikoa saihesteko helburuarekin.

Akordio horren inguruan, urtero 150 lizentzia emango dira. Helburua espeziearen jasangarritasuna zaintzea da, eta, horretarako, itsas ingurunean espezializatutako AZTI zentro zientifiko eta teknologikoaren gomendioetan oinarritutako kupo bat ezarriko da.

Angularen arrantzaren kudeaketa gardena zaintzeko eta espeziearen etorkizuna zein izango den ondo jakiteko, Jarraipen Batzorde bat ere sortu da. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzak, Euskadiko Angularien Elkarteak, AZTIk eta talde ekologistek osatzen dute.