Osakidetzak inoizko enplegu publikoaren eskaintzarik handiena egin du

0

110 LANBIDE-KATEGORIATAN 7.639 PLAZA LORTZEKO OSAKIDETZAREN EPE BERRIKO PROBAK AURTENGO UZTAILETIK AZARORA BITARTEAN EGINGO DIRA 

Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren historiako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesurik jendetsuena da.

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ahalegina nabarmendu du. Lau urteko horretan 4 mila plaza egonkortzeko konpromisoa hartu zuen, eta, pandemia gorabehera, prozesu horien amaieran 11 mila plaza izango dira, hau da, Osakidetzako langileen heren bat.

029 pertsonak eman dute izena deialdi honetan, eta Erizaintzan eskaintzen da plaza-kopuru handiena (2.228). Medikuntzaren kategorian, familia- eta komunitate-kategoria da ugariena (314). 

2020, 2021 eta 2022ko EPEko eta 2021eko egonkortzeko probak aurtengo uztailean eta azaroan egingo dira, Gasteizko UPV/EHUko campusaren eta Barakaldoko BECen artean banatuta. 

Lan-eskaintza publiko berri honetan, Osakidetzak 7.639 plaza jarri ditu mahai gainean, 110 lanbide-kategoriatan banatuta, eta horrek Osakidetzaren historian enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesurik jendetsuena bihurtzen du. 

Ildo horretan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ahalegina nabarmendu du. Izan ere, lau urteko horretan 4 mila plaza egonkortzeko konpromisoa hartu zuen, eta, pandemia gorabehera, EPE honekin eta 2018-2019ko aurrekoarekin – gaur egun merituen balorazio-fasean –, 11 mila plaza lortuko ditu, hau da, Osakidetzako langileen heren bat. Hain zuzen ere, deialdiak Sagarduik zuzentzen duen Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan jasotako erronka nagusietako bati erantzuten dio: enplegua sendotzearen aldeko apustua, plantilla handitzera bideratutako neurriekin, Osakidetzako langileei lan-egonkortasun handiagoa emateko. 

Eskainitako plaza-bolumenaren arabera, honako hauek nabarmentzen dira: Erizaintza (2.228), Erizaintzako Laguntzailea eta Administrari Laguntzailea (1.231 eta 727) hurrenez hurren, Zeladorea (331 plaza) eta Zerbitzuetako Langilea (497 plaza). Medikuen lanbide-kategoriari dagokionez, Familiako Medikuntzakoa da ugariena (314 plaza). Ondoren, Larrialdiak (151 plaza) eta Anestesia eta Bizkortzea (135 plaza) daude. 

Guztira 109.029 pertsonak egin dute izena deialdi honetan. Bertan, 6.082 plaza lehiaketa-oposizio bidez eskaintzen dira, hau da, hautaketa-probak eginez, eta gainerakoak (1.557) merezimenduen balorazioaren bidez. 

Probak planifikatzeko, espezialitate bateko azterketak egin baino lehen, gutxienez, aurreko proben emaitzen behin-behineko zerrenda jakin behar da, 2018-2019ko EPEri dagozkionak. Guztira, 116.793 izangai izan ziren. Alde horretatik, Osasuneko sailburuak eskerrak eman nahi izan ditu azterketak zuzentzeko, merezimenduak baloratzeko, baliabideak hornitzeko edo zerrendak egiteko prozesu neketsuan parte hartu duten pertsona guztiek egindako lan eskergagatik. Izan ere, prozesu horrek giza baliabideetako taldeak indartzera behartu du Osakidetza.